Politika -
% 20 gutxiago
Legebiltzarkideak 75etik 60ra murriztea proposatu du PPk
Herrialde bakoitzetik 20 aukeratuko lirateke. Hala, Legebiltzarrak lehen legegintzaldian izan zuen osaketara itzuliko litzateke.
Erredakzioa
Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak 75etik 60ra murriztea proposatu du Euskadiko PPk, administrazio publikoa ''argaltzeko'' neurri gisa.
Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari orokorrak agerraldia egin du ostiral honetan, alderdiaren zuzendaritzak Gasteizen egin duen bileraren emaitzen berri emateko.
Datozen EAEko hauteskundeetan PPk aurkeztuko duen hauteskunde programa osatzen hasi dira hitzordu horretan. Aurkeztuko duten proposamenetako bat legebiltzarkideak murriztea izango dela aurreratu du Oyarzabalek.
Egun, 75 ordezkari ditu Eusko Legebiltzarrak, Bizkaiako, Gipuzkoako eta Arabako herritarrek neurri berdinean aukeratuta. PPren proposamenarekin, herrialde bakoitzetik 20 aukeratuko lirateke, eta, hala, Legebiltzarrak lehen legegintzaldian izan zuen osaketara itzuliko litzateke.