Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Iñigo Martinezek "arduragabekeria" egotzi dio PPri, Ferrazeko protestak "argi" ez gaitzesteagatik

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzako legebiltzarkidearen iritziz, Euskadiko PPko presidenteak manifestazio "sanoak" direla esanez egindako adierazpenek argi erakusten dute PPren jarrera eta "arduragabekeria".

Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos - Ezker Anitzako legebiltzarkidea Radio Euskadin
Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos - Ezker Anitzako legebiltzarkidea Radio Euskadin
Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos - Ezker Anitzako legebiltzarkidea Radio Euskadin

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzako legebiltzarkideak PPren jarrera kritikatu du, azken egunetan PSOEk Madrilen duen egoitza nagusiaren aurrean izaten ari diren istiluak "argi" ez gaitzesteagatik. Horren ustez, Javier De Andes Euskadiko PPko presidenteak manifestazio "sanoak" direla esateak eta "nik bezala pentsatzen dute, nik haiek bezala pentsatzen dut" adierazteak argi erakusten dute PPren jarrera eta "arduragabekeria". 

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, Espainiako Gobernua "lehenbailehen" osatzeko deia egin du, eskuinaren eta ultraeskuinaren manifestazioei erantzun "demokratikoa, plurala eta plurinazionala" emateko. Gaineratu duenez, eskuin mutur "politiko, mediatiko, judizial eta ekonomikoak" beraiek gabeko gobernu bat osatzea eragotzi nahi du. "Gobernu bat osatzen bada, horretarako gehiengoa dagoelako izango da. Legez kanpokoa izango da (gobernu) osaketa horren aurkako jarrera irrazionala", gehitu du.

PSOEren eta Juntsen arteko negoziazioei buruz galdetuta, Kataluniako alderdia soka "gehiegi" tenkatzen ari dela uste du, eta "gobernu bat behar dela" konturatu beharko lukeela.

Bestalde, Martinezen arabera, "Jokin Bildarratz sailburuaren eta lehendakariaren porrota" litzateke EAEko Hezkuntza Legea EAJren eta PSE-EEren botoekin bakarrik onartzea. "Euskal Eskola Publikoaren Legea orain negoziatzen ari dena baino hobea da", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Alderdi Sozialista Alderdi Popularra Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Podemos Ahal Dugu Euskadi Madrilgo gertakizunak Azken ordukoa protestak Junts per Catalunya