Politika -

Protestak, Ferrazen

Gamarrak istiluak gaitzetsi, eta "gizartearen gogo txarra" modu baketsuan bideratzea eskatu du

"Gizartearen gogo txarra eta Sanchez negoziatzen ari den amnistiaren kontrako oldarraldia bideratzeko modu asko daude. Horretarako, bide baketsuak eta demokratikoak aukeratu behar dira beti, PPk egin ohi duen bezala", esan du.

PPren idazkari nagusi Cuca Gamarra. Argazkia: EFE
PPren idazkari nagusi Cuca Gamarra
Cuca Gamarrak ekintza bandalikoak gaitzetsi ditu eta desadostasunak ''modu baketsuan'' bideratzea eskatu du

0:48

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPren idazkari nagusi Cuca Gamarrak PSOEren egoitza parean bart gertatutako istiluak gaitzetsi ditu, eta, horrekin batera, "gizartearen gogo txarra" eta "amnistiaren kontrako oldarraldia" modu baketsuan eta demokratikoan bideratzea eskatu du, PPk Espainiako hiriburuetan astebururako deitutako protestak adibidetzat jarrita.

Amnistiaren aurkako protestak istiluekin bukatu dira bigarren gauez jarraian, Madrilen
Amnistiaren aurkako protestak istiluekin bukatu dira bigarren gauez jarraian, Madrilen
Amnistiaren aurkako protestak istiluekin bukatu dira bigarren gauez jarraian, Madrilen

0:39

PPk Kongresuan antolatu duen "Amnistiaren aurrean berdintasuna, askatasuna eta duintasuna" jardunaldira iristean egin ditu adierazpenok. Bertan, Gamarrak ziurtatu du bere alderdia "oso argia eta irmoa" izan dela PSOEren eta Kataluniako independentisten arteko negoziazioek eragindako egoeraren aurrean.

"Gizartearen gogo txarra eta Sanchez negoziatzen ari den amnistiaren kontrako oldarraldia bideratzeko modu asko daude. Horretarako, bide baketsuak eta demokratikoak aukeratu behar dira beti, PPk egin ohi duen bezala. Horren adibide ditugu datorren iganderako deitutako elkarretaratzeak", adierazi du kazetarien aurrean.

Horrekin lotuta, Gamarrak esan du bere alderdiak antolatu dituen jardunaldiek amnistiari buruz "eztabaidatzeko eta sakontzeko" aukera ematen dutela. "Konstituziotik haratago doa amnistia, baina, gainera, 2017an gertatutakoa ezabatu nahi du Sanchezek delitugile batzuei inpunitatea emanda, inbestiduran horien babesa jasotzearen truke", erantsi du.

Diaz Ayusok indarkeria gaitzetsi du, baina ''demokraziaren alde'' protesta egiten dutenak defendatu ditu
Diaz Ayusok indarkeria gaitzetsi du, baina ''demokraziaren alde'' protesta egiten dutenak defendatu ditu
Diaz Ayusok indarkeria gaitzetsi du, baina ''demokraziaren alde'' protesta egiten dutenak defendatu ditu

0:38
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Sozialista PP Eguneko albisteak Albisteak Espainiako Amnistia Legea Madril gaur Protestak gaur Ultraeskuineko alderdi politikoak