Politika -

CISen Inkesta

PPk zortzi puntu galdu ditu eta abantaila txikiagoa du orain PSOErekin

PPk botoen % 36,6 lortuko lituzke, apirileko barometroan baino lau puntu gutxiago. Sozialistek hiru hamarren irabazi dituzte apirileko inkestatik.

Soraya Saenz de Santamaria (PP). Argazkia: EFE.
Soraya Saenz de Santamaria (PP). Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 20ko hauteskundeekin alderatuz, PPk zortzi hamarren galdu ditu eta PSOErekiko abantaila 6,7 puntura murriztu da, Ikerketa Soziologikoen Zentroaren barometroaren arabera.

Ikerketa horren arabera, PPk botoen % 36,6 lortuko lituzke, apirileko barometroan baino lau puntu gutxiago. Sozialistek hiru hamarren irabazi dituzte apirileko inkestatik, eta 1,2 puntu hauteskundeetatik. Botoen % 29,9 lortuko lituzkete.

Uztaileko inkesta Rajoyren Gobernuak onartutako murrizketa neurriak iragarri aurretik egin zuten.

Buruzagi politikoen balorazioa ere egin du CISek. Mariano Rajoy Espainiako presidentea Alfredo Perez Rubalcabaren atzetik geratu da, gutxigatik izan bada ere. Rajoyk 3,3ko nota lortu du, eta Rubalcabak, berriz, 3,8. Cayo Lara Izquierda Unidako buruak 3,7 eskuratu du inkestan. Emaitzarik onena Rosa Diez UPyD alderdiko buruzagiak lortu du: 4,3.

Ministroen balorazioari dagokionez, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa eta Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea dira herritarrek gogokoen dituzten arduradunak. 3,94 eta 3,78 lortu dituzte, hurrenez hurren. Hala ere, apirileko inkestan 4,31 eta 4,22ko balorazioak eskuratu zituzten.

Gallardon eta Saenz de Santamariaren atzetik_ Miguel Arias Cañete Nekazaritza eta Ingurumen ministroa (3,59), Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri Arazoetarako ministroa (3,54) eta Ana Pastor Sustapen arduraduna (3,50) daude.

Jorge Fernandez Diez Barne ministroak 3,47ko nota izan du, Luis de Guindos Ekonomia arduradunak 3,39, Montoro Ogasun ministroak 3,20, Osasun arduradunak 3,19, Jose Manuel Soria Industria ordezkariak 3,17_ eta Pedro Morenes Defentsa ministroak, 3,11ko balorazioa.

Notarik baxuena izan duten ministroak Jose Ignacio Wert Hezkuntza arduraduna (2,49) eta Enplegu ministroa (2,86) izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea