Politika -

Blogean

Erkidego sozialistak zigortzea egotzi dio Patxi Lopezek Rajoyri

"PPren erkidegoek utzitako zuloak estali nahi izatea" egotzi dio bere blogean lehendakariak Rajoyri.

Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: Eitb
Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: Eitb
Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: Eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erkidego sozialistak zigortzea egotzi dio Patxi Lopezek Rajoyri eta "eurenak direnak saritzea" leporatu dio 2013ko zorraren helburuak ezartzeko orduan. "Autogobernuaren eskumenak urratzea eta inposaketak" ezartzea ere egotzi dio lehendakariak Gobernuko presidenteari.

Bere blogean adierazi duenaren arabera, Espainiako Gobernua doitze neurrietan ez ezik, horiek erkidegoekin kudeatzeko moduan ere akatsak egiten ari da. Bere iritziz, "murrizketak aurrera ateratzeko, erkidego guztien gainetik pasatzen" ari da.

Krisi garaian, esfortzuak egin behar direla onartu du Lopezek, baina "ez da logikoa gastua gehien kontrolatzen duen erkidegoan, EAEn, 2013 urterako % 11,7ko zorra ahalbidetzea, eta Valentzian, ordea % 23koa. Kudeaketa ona egin dutenei zigortu eta dirua xahutzen dutenei, ordea, saritzen ari da Rajoy", gaineratu du.

"Planto egingo dugu" izeneko artikuluan, Europar Batasunaren politikak ere kritikatu ditu lehendakariak, eta "hegoaldeko herrialde guztiak pobreziara eramaten dituzten neurrien" aurka azaldu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea