Politika -

Poliziaren arabera

Al Kaidako ustezko kideek Algecirasen egin nahi zuten atentatua

Ikertzaileen ustez, lehengo astean Cadizen eta Ciudad Realen atxilotu zituztenek merkataritza-gune batean egin nahi zuten atentatua, Olinpiar Jokoek irauten zuten bitartean.

Lehengo astean atxilotu zituzten Al Kaidako hiru ustezko kideak. Argazkia: EFE
Lehengo astean atxilotu zituzten Al Kaidako hiru ustezko kideak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehengo astan Cadizen eta Ciudad Realen atxilotutako Al Kaidako hiru ustezko kideak Gibraltarreko merkataritza-gune batean atentatua egitea pentsatzen ari ziren, ikertzaileen ustez.

Ikerketa burutzen ari diren inguruko iturriek azaldu dutenez, Eldar Magomedov ta Muhamed Ankari Adamov ustezko terroristei atentatua egitea pentsatzen zuten inguruko aireko irudiak hartu zitezkeen galdetu zietela.

Haiek Gibraltarreko agintarien baimena behar zela erantzun zuten aireko irudiak hartzeko.

Ikertzaileen hipotesiaren arabera, hiru ustezko terroristek hegazkin batetik zentro komertzialaren kontra artefaktu bat botatzeko plana egin zuten, kilo bat lehergailu botatzeko bi metroko beso-luzera zuen abioi batetik, hain zuzen.

Yalcinek Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean duela zazpi urtetik Gibraltarren legalki bizi zela azaldu zuen, eta enpresa batean ingeniari moduan lan egiten zuela. Epaileak kartzelan sartu zuen, helburu terroristekin lehergailuak izatea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea