Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Sanchezen inbestidura, 2024ko Korrikaren aurkezpena eta Gaztea Maketa Lehiaketaren finala

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Pedro Sanchez. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez
Pedro Sanchez. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 16, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Sanchezen inbestidura: Inbestiduraren lehen saioko eztabaida gogorraren ondotik, Pedro Sanchez hautagai sozialista Espainiako Gobernuko presidente izendatuko dute ostegun honetan, lehen bozketan, PSOE, Sumar, ERC, EH Bildu, EAJ, Junts eta CC alderdietako diputatuen babesarekin. PPko eta Voxeko buruzagien hitzaldietan eta Sanchezen ondorengo errepliketan, kaleetako tentsioa Espainiako hemiziklora eraman dute asteazkenean.

-2024ko Korrikaren aurkezpenaDonostiako San Telmo Museoan aurkeztuko dute Korrikaren 23. edizioa. Martxoaren 14an hasi eta hamaika egun geroago, martxoaren 24an, bukatuko du euskararen aldeko lasterketak bere ibilbidea.

-Gaztea Maketa Lehiaketaren finala: Gaur aratsaldean izango da Maketa Lehiaketaren final handia, Bilboko Sala BBK aretoan. Bertan lehiatuko dira Itzek, Ganibet, Enbata Lorade eta Zilibito Records, aurtengo lau finalistak. 17:00etan abiatuko da finala, "Gu" saio bereziarekin. Bertatik igaroko dira finalistak, epaimahaikideak eta saioko ohiko kolaboratzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Korrika 2024 ibilbidea Berriak Politika Albisteak PSOE Donostia albisteak Espainiako Gobernua albisteak Pedro Sánchez albisteak Gaurko titularrak Kultura Albisteak Gaztea Gazteak azken ordukoa