Politika -

XII. urteurrena

Kortaren familiak bizikidetzaren aldeko elkarretaratzea egingo du gaur

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak parte hartuko du ekitaldian. Lehen aldia izango da ETAren biktima baten aldeko omenaldi batera joango dena.

Joxe Mari Korta omendu zuen Zumaiako iazko elkarretaratzea. Argazkia eitb.com
Joxe Mari Korta omendu zuen Zumaiako iazko elkarretaratzea. Argazkia eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2000 urteko abuztuaren 8an ETAk hil zuen Joxe Mari Kortaren lagunek eta senideek elkarretaratzea deitu dute gaurko. Izan ere, 12 urte dira Adegi Gipuzkoako patronaleko presidentea hil zutela, eta elkarretaratzea "terrorismoaren aurka eta bakezko bizikidetzaren alde" lelopean antolatu dute.

Elkarretaratzea antolatu duen 'Joxemari Kortaren Bidetik' Fundazioak  "enpresaburuaren bizia gidatu zuten balore berdinak dituztenei"  Zumaiara hurbildu eta kontzentrazioan parte hartzeko deia egin die.

Kontzentrazioa abuztuaren 8an egiten da urtero Korta SA enpresaren aurrean, leku horretan hil baitzuen ETAk. Atentatua auto-bonba batekin gauzatu zuten.

Martin Garitanok parte hartuko du

Martin Garitazo Gipuzkoako ahaldun nagusiak parte hartuko du ekitaldian. Lehen aldia izango da ETAren biktima baten aldeko omenaldi batera joango dena.

Ekainaren 12an, Joxe Mari Korta sarien banaketa ekitaldira joan zen, eta azaroaren 10ean, Terrorismoaren Victimen Egunera. Ekitaldi horretan, "biktima guztien oroimena"

Aldundiak jakinarazi duenez, Garitanok ez du adierazpenik egingo, "familiari errespetua agertzeko".

Aurreko urteetan

Iaz, Joxe Mari Kortaren familia eta lagunez gain, enpresa arloko eta politika munduko hainbat ordezkari bildu ziren. Alderdi politikoei dagokienez, EAJko, PSE-EEko, PPko, Aralarreko, EAko eta Alternatibako ordezkariak agertu ziren. Horiez gain, Zumaiako Bildu koalizioko Arritxu Gonzalez alkateak ere hartu zuen parte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ordezkaritza bat bidali zuen. Bertara Ikerne Badiola Gazteria eta Kultura diputatua eta Marina Bidasoro Giza Eskubideen zuzendaria joan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea