Politika -

Radio Euskadi

Zupiria: "Akordio ugariko legegintzaldia izan da"

Aurrekontuak oposizioaren babesik gabe onartu arren, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azpimarratu du oposizioko alderdien botoak jaso dituztela askotan, gehiengo osoa izanda ere.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Bingen Zupiria: ''Legealdi honetarako ezarritako helburu gehienak bete ditugu''

1:02

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu du egungo legegintzaldia "akordio ugarikoa" izan dela, gehiengo osoa izan arren oposizioko alderdien botoak lortu dituztelako bozketa askotan.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, eta hilabete gutxi barru amaituko den legegintzaldiaren balantzea egite aldera, esan du EAJk eta PSE-EEk adostutako gobernu programaren "betetze maila altua" izan dela, eta "gizartearen garapenerako oinarriak" jarri direla zenbait legerekin: enpleguarena, hezkuntzarena, etab.

Gobernuko kideen arteko harremanari dagokionez, Zupiriak esan du "leialtasuna" nagusitu dela alderdi bateko eta besteko sailburuen artean, "lotzen gintuen akordio bat baikenuen".

Eneko Andueza PSE-EEren buruzagiak EAJrena "agortuta" dagoen eredua dela esan izanaren aurrean, erantzun du hala iritzi badio "birpentsatu" egin beharko lituzkeela "aliantzak", nahiz eta hitz horiek "hauteskunde lehiaren testuinguruan" kokatu, balantzean baino gehiago.

Espainiako Gobernuari dagokionez, adierazi du konpromisoak beteko dituzten "itxaropena izatera behartuta" daudela, eta "datozen hilabeteotan gure autogobernuaren garapenari buruzko albiste onak" izatea espero duela.

Hala eta guztiz ere, aurreko legegintzaldian Pedro Sanchezen Exekutiboarekin izandako harremanak ez dituela "ase" azpimarratu du, konpromiso asko ez direlako bete.

Bere alderdiaren barruan, EAJn, egiten ari diren berritze prozesuaz argitu du ez dutela iradoki nahi "60 urtetik gorakoek ez dutela balio", baizik eta azken urteetan "EAJ eta bere erakundeetako ordezkaritza zuzendu duen belaunaldiak aldaketa eskatu duela, jende berria sar dadin alderdiaren aginte organoetan eta erakundeetan".

Azkenik, hilabete edo hilabete eta erdi barrurako espero omen du euskararen normalizaziorako dekretua, legea egungo egoerara egokitzeko, euskaldun kopurua "nabarmen hazi" baita.

Zupiria: "Ha sido una legislatura fructífera en acuerdos"
Zupiria: "Ha sido una legislatura fructífera en acuerdos"
Zupiria: "Ha sido una legislatura fructífera en acuerdos"

play icon 25:30
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Eusko Jaurlaritza berriak Euskal sozialistak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea