Politika -
Valentzian
UPyDk ikerketa bat jarri du martxan ustelkeria kasu bat ikertzeko
Badirudi hurrengo orduetan dimiso gehiago izan daitezkeela, ikerketak irregulartasunak onartuz gero, Lurralde Kontseiluko hainbat kidek karguak utziko zituztela esan baitzuten.
Erredakzioa
Dirudienez, azken orduetan Valentziako UPyDko hainbat buruzagik beren karguak utzi dituzte alderdiak berak martxan jarritako ikerketa batek alderdiaren barnean gertatutako hauteskunde-iruzur bat aireratu ostean. Ustezko iruzurra 2009ko zuzendaritza aukeratzeko hauteskundeetan eman zen, elsemanaldigital.com atariak publikatu duenez.
Dagoeneko badaude dimisio kasu batzuk, adibidez Erakundeko idazkariak diren Maria Jose Ros eta Lidon Ordoñezenak, nahiz eta horiek arazo pertsonalengatik direla argudiatu duten. Romani Muzzati UPyDko Valentziako presidenteak jasotako bozken jatorria jakiterakoan, Faustino Salas alderdi horretako Alacanteko presidenteak pausu berdinak jarraitu ditu, bere kargua alderdiaren eskuetan utziz.
Dimisio gehiago
Armando Esteve Alacanteko Novelda herriko UPyDko zinegotziaren arabera, “delitua preskribatuta egongo da dagoeneko, baina etikoki ez dago argi karguan geratu behar ote den edo ez”.
Badirudi hurrengo orduetan dimiso gehiago izan daitezkeela, ikerketak irregulartasunak onartuz gero, Lurralde Kontseiluko hainbat kidek karguak utziko zituztela esan baitzuten.