Politika -
Espetxeetako politika
352 presori eman zieten hirugarren gradua 2010ean, giza arrazoiengatik
Espetxeetako Zuzendaritzaren urteko txostenaren arabera, 2010ean 185 preso hil ziren: horietatik, 39 droga gaindosien ondorioz, 23k bere buruaz beste egin zutelako eta 16k hiesaren eraginez.
Erredakzioa
Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak 352 presori eman zien hirugarren gradua 2010. urtean giza arrazoietan edo gaixotasunetan oinarrituta, EFEk lortutako txosten baten arabera. Arrazoi hauengatik, Josu Uribetxebarria ETAko presoari ere eman diote hirugarren gradua.
Espetxeetako Zuzendaritzaren urteko txostenaren arabera, 2010ean 185 preso hil ziren kartzeletan: horietatik, 101 berez hil ziren; 39, droga gaindosien ondorioz (gehienak, baimena lortuta, asteburu batez kanpoan zeudela); eta 23k bere buruaz beste egin zuten.
Beste 16 preso hiesak eragindako gaixotasunek jota hil ziren. Azkenik, bost preso istripuetan hil ziren, lanean zeudela erorita. Beste preso bat kide batek hil zuen.