Politika -

Zezenketak

Basagoiti: 'Erabat zinikoa da ezker abertzaleak zezenketak gaitzestea'

Buruzagi popularraren arabera, ezker abertzaleak zezenketak gaitzesten ditu, baina "guardia zibil bat hiltzea, ez".

Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea.
Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentearentzat "erabat zinikoa" da "Batasunaren munduari zezen bati eztena sartzea gaizki iruditzea eta guardia zibil baten hilketa ondo iruditzea".

EAEko PPren buruzagiak horixe adierazi du Donostian, Bilduren udal-gobernuak, zezenketak debekatzeko duen asmoaz.

Europa Pressi azaldu dionez, zezenketak "oso tradizio euskalduna" dira, eta "animalien defentsagatik" zezenketen kontra daudenak errespetatzen dituen arren, errefusatu egin du "tradizio espainiarra delako zezenketen aurka egotea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea