Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

UPyD: 'PPk eta PSOEk terrorismoaren kontrako politika bera dute'

Gorka Maneiro ez dator bat Uribetxebarria presoari hirugarren gradua ematearekin.

Gorka Maneiro RAdio Euskadin. Argazkia: EITB
Gorka Maneiro RAdio Euskadin. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak alderdi Popularrari leporatu dio, PSOEren terrorismoaren kontrako politika bera egitea. Hauteskundeen ostean, alderdi Popularra “aldatu” dela esan du eta José Luis Rodriguez Zapaterori “arrazoia” ematea egotzi die.

Horrez gain, “Batasunaren xantaia absolutuari esker” Uribetxebarria presoari hirugarren gradua ematea kritikatu du; “kartzelako onura hori eskaintzea, ez eskaintzea bezain legala da” Maneiroren iritziz.

Fiskaltza Ministerioa eta Gobernu Zentrala aztertzen ari diren ETAko kide iheslariak itzultzeko planari buruz ere aritu da Radio Euskadin. UPyD alderdiak plana aztertuko duela esan du, baina momentuz “kontra” azaldu da.

Bere ustez, Raxoiren Exekutiboak “ETArekin bukatzearen aldeko politika guztiak bultzatu beharko lituzke, inor zigortu gabe”. “Horixe egin beharko luke Gobernuak; biktimei arreta eskaini, Zuzenbide Estatua defendatu eta ez Batasunako kideek jarraitzen dituzten helburuei arreta eskaini”, gaineratu du Gorka Maneirok.

Maneirok gainera, “iheslariei soldata bat, etxebizitza bat edo auto bat emango dietelako, zalantza asko” dituela gaineratu du.

Legebiltzarkidearen iritziz, bere alderdiak duen filosofia terrorismoaren biktimek dutenaren parekoa da, “momentu honetan, bakarrik sentitzen dira. Guk lagundu eta ulertzen ditugu”.

PSOEk eta PPk politika bera dute

Maneirok uste du “normala” dela, Eusko Jaurlaritza eta PSOE Raxoiren Gobernuak aurrera eramandako planaren alde egotea. Izan ere, “alderdi Popularra beste biek egiten duten terrorismoaren kontrako politika bera egiten ari da, politika guztiak antzekoak egiten ditu”.

“Guk ez dugu arazorik Justizia defendatzeko bakarrik gelditzearekin, ez eta, Zuzenbide Estatua defendatzen dugun bakarrak bagara eta ETAko presoak zigortzeko eskatzen dugun bakarrak bagara”, gehitu du Gorka Maneirok.

Uribetxebarria

Espetxeko Instituzioek Uribetxebarria presoari hirugarren gradua eskaintzearen kontra azaldu da Gorka Maneiro; “kartzela onura hori eskaintzea, ez eskaintzea bezain legala” baita, bere iritziz.

Horrez gain, kritikatu du “Batasunaren xantaia absolutuari esker” eman zaiola Uribetxebarria presoari hirugarren gradua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea