Politika -
BALORAZIOA
EAJk eta PPk hauteskundeen aurrerapena 13:00etan baloratuko dute
Antonio Basagoitik alderdi Popularraren Bilboko egoitzan emango du bere iritzia. Egibarrek berriz, Donostiako Sabin Etxean hitz egingo du.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Alderdi Popularreko presidenteak Gobernu Kontseiluaren ostean, 13:00etan, baloratuko du Patxi Lopezek hartu duen erabakia. Lehendakariak ez du legegintzaldia amaituko, hauteskundeak urriaren 21era aurreratuko dituela esan du. Alderdi Populararen Biboko egoitzan egingo du balorazioa.
Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak, Joseba Egibarrek berriz, Donostiako Sabin Etxean urgentziazko balorazioa egingo du ordu berean, arratsaldeko 13:00an.
Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak 12:15ean emango du bere iritzia, Donostiako egoitzan.
UPyDko buruak, Rosa Diezek, adierazi du bere alderdia “nazionalismotik at bizi nahi duten euskaldunak” ordezkatzeko prest dagoela. “Jakin badakite, irabazteko eutsi egin behar zaiola” gehitu du. Hala adierazi du Diezek bere Facebookeko kontuan, lehendakariaren iragarpena jakin ostean.