Politika -
Hauteskundeen aurrerapena
Basagoiti: 'Patxi Lopez kale itsu batean sartu zen'
EAEko PPko presidenteak "Espainiako ekonomiak behar zituen erreformen aurka egitea" egotzi dio lehendakariari.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen ustez, Patxi Lopez lehendakaria behartuta izan da hauteskundeak aurreratzera. "Kale itsu batean sartu zen, Eusko Jaurlaritza erabali egin baitu ekonomia espainiarrak behar dituen erreforma nazionalen aurka kanpaina egiteko", gaineratu du.
Lehendakariak hauteskundeen data (urriaren 21) baieztatu eta gero egindako premiazko agerraldi batean, Basagoitik "lehendakari zereginak ez betetzea" egotzi dio Lopezi.
Halaber, diru-bilketa jaisten ari dela kontuan hartuta, lehendakariak "krisi-aurrekontuak" eta "haren kanpainiaren aurkakoak izango ziren murrizketak" egin behar izango lituzke karguan jarraitu izan balu, Basagoitiren hitzetan.
Buruzagi 'popularra' ez da harritu hauteskundeen aurrerapenarekin, eta orain garrantzitsuena "Bilduk eta EAJk abiatu nahi duten erasoaldi independentistaren alternatiba bat aurkeztea" dela azaldi du. Horren ildotik, euskal herritarrak eta espainiarrak sentitzen direnen alderdia PP dela aldarrikatu nahi izan du.
Basagoitiren aburuz, "independentziarako bidea da Euskadiren benetako arrisku saria, zalantza ekonomikoak ekartzen baititu eta atzerrira irudi txarra islatzen baitu". "Irtenbidea PP indartzea da", iritzi dio.
Bestalde, Basagoitik ETAren amaiera "horren jarraitzaileentzat arnasa ez izatea" eskatu du.