Politika -

HAUTESKUNDEEN AURRERAPENA

Adostutako zerga-erreforma bat egitea proposatu du Urkulluk

Hauteskundeen osteko itunen gaia saihestu du EBBko buruak. Urrian, euskaldunek ''Euskadirentzako nahi duten etorkizuna'' aukeratu ahal izango dutela azpimarratu du.

Urkullu beste alderdiekin adostasunak lortzeko prest azaldu da. Argazkia: EITB
Hasi da itunen kiniela

01:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EBBko presidenteak erakundeen eta alderdien artean adostutako zerga-erreforma bat egitea proposatu du, Euskadirentzat "behar besteko ekonomia eta finantzaketa lortzeko" eta "etengabe gastuaren lehentasunak betetzea ahalbidetzeko".

Sabin Etxean komunikabideen aurrean egin dituen adierazpenen arabera, bere alderdiak "berreskuratu egingo du egungo Exekutiboak galdutako denbora".

Jeltzaleek erakunde bakoitzaren eskuduntzak errespetatuko dituztela azpimarratu ostean, "oinarrizko baldintza batzuk bete beharko dituen zerga-politika horretarako, erakundeen artean ahalik eta koordinazio handiena" bilatuko dutela adierazi du Urkulluk. "Gastu lehentasunak betetzeko, oinarrizko finantzaketa bermatzea", eta, "ongizate estatua mantentzeko, mailakatzea, ekitatea eta justizia soziala" izango dituzte helburu.

Euskadiko krisi ekonomikotik irteteko, "lehiakortasuna" eta "kohesio soziala" behar dela adierazi du EBBko buruak. Kohesio soziala mantenduz, "dirua biltzeko gaitasuna, ekonomiaren susperraldia, gastu eta irabazi publikoen arteko oreka, aberastasuna eta lana sortuz ekonomia berriro aktibatzea lortu behar da", horren aburuz.

"Zerga erreforma berria beste alderdi politikoekin aztertu beharko da, erakundeak errespetatuz betiere", azaldu du; "kontuan izan behar da Foru Aldundietan kolore ezberdinetako alderdiek agintzen dutela", gaineratu du.

2012ko hauteskundeak

Jeltzaleen buruaren iritzian, urriaren 21ean euskaldunek "Euskadirentzat nahi duten etorkizuna aukeratu ahal izango dute", eta Patxi Lopezek hauteskundeak "bakardadeari aurre egiteko ezintasunagatik" aurreratu dituela esan du; izan ere, Urkulluren esanetan, "Lopez ez da gai politika orokorrari buruzko eztabaida bat mantentzeko, ezta sailen ildo nagusien 2013rako aurrekontuak prestatzeko ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea