Politika -
Hauteskundeen aurrerapena
Gobernua oso arduratuta dago independentisten balizko garaipenagatik
Saenz de Santamariak aitortu du aukera horrek “asko larritzen” duela.
Erredakzioa
Soraya Saez de Santamaria Gobernu zentraleko presidenteordeak onartu du Exekutiboa “oso arduratuta” dagoela urriaren 21eko hauteskundeetan independentziaren aldeko alderdiren batek irabaz dezakeelako.
Estatuko Buletin Ofizialeko eraikina bisitatu ostean kazetariekin izandako elkarrizketa informal batean egin ditu adierazpen horiek, Patxi Lopezek aurreratu dituen hauteskundeak hautagai independentistaren batek irabazteko aukeraz galdetuta.
Saenz de Santamariaren ustez, aukera horrek “ezegonkortasun politikoa” ekarriko luke, eta arazo ekonomikoei gehitu beharko litzaioke.
“Euskadirentzat onena proiektu egonkor bat da, konfiantza ekonomikoari lagunduko liokeelako”, presidenteordearen arabera.