Politika -
Radio Euskadin
Barkos: 'Defizita murrizteko, politika fiskala berrikusi behar da'
Geroa Baiko diputatuak uste du Mariano Rajoyren Gobernuak murrizketa ekonomiko gehiago egingo dituela udazkenean.
Erredakzioa
Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak defizita murriztu dezatela eskatu die Nafarroako Gobernuari eta Gobernu Zentralari, baina, horretarako, murrizketak alde batera utzi eta politika fiskala berrikus dezatela nahi du. Hurrengo hauteskundeei dagokienez, legegintzaldi berria “krisitik ateratzeko ahaleginetan eta bakegintzan” oinarritu behar da, Barkosen arabera.
Mariano Rajoyren Gobernuak udazkenean murrizketa gehiago egingo dituela aurreikusi du Geroa Baiko diputatuak. “Exekutiboak ekonomia berraktibatzeko ordua iritsi da”, eta “murrizketen gurutze-bideak” bukatu egin behar du, Barkosek Radio Euskadin esan duenez.
Urriaren 21eko hauteskundeen ostean gehiengo absoluturik egongo ez dela uste du Uxue Bakosek, eta alderdi ezberdinekin “hitz egiten eta akordioak lortzen dakien hori egongo da Lehendakaritzan”, haren ustez.
Josu Uribetxebarria
Uribetxebarria kasuaren inguruan, EPPK-k esan duena “akats handia” dela uste du Uxue Barkosek, presoak “gatazka irabazi duela” uste du presoen kolektiboak. Eta PPren Gobernuaren “utzikeria” dela esatea ere “akatsa” dela uste du.
“Pertsona baten eskubidea da”, Geroa Baiko diputatuaren arabera, eta “demokraziak eskubide horiek errespetatuz eta zainduz” eraikitzen direla azpimarratu du.
ETAko iheslarien itzulera
Barne Ministerioak ETAko iheslariak ekartzeko duen planaz, “planteatzen duena zer den ikusi arte” itxaron beharko dela esan du Barkosek. Rajoyren Gobernuak gehiengo absolutua duela gogorarazi du, eta gai horietan denen artean adostasunak eta akordioak lortu behar direla adierazi du.
Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak defizita murriztu dezatela eskatu die Nafarroako Gobernuari eta Gobernu Zentralari, baina, horretarako, murrizketak alde batera utzi eta politika fiskala berrikus dezatela nahi du. Hurrengo hauteskundeei dagokienez, legegintzaldi berria “krisitik ateratzeko ahaleginetan eta bakegintzan” oinarritu behar da, Barkosen arabera.Mariano Rajoyren Gobernuak udazkenean murrizketa gehiago egingo dituela aurreikusi du Geroa Baiko diputatuak. “Exekutiboak ekonomia berraktibatzeko ordua iritsi da”, eta “murrizketen gurutze-bideak” bukatu egin behar du, Barkosek Radio Euskadin esan duenez.Urriaren 21eko hauteskundeen ostean gehiengo absoluturik egongo ez dela uste du Uxue Bakosek, eta alderdi ezberdinekin “hitz egiten eta akordioak lortzen dakien hori egongo da Lehendakaritzan”, haren ustez.Josu UribetxebarriaUribetxebarria kasuaren inguruan, EPPK-k esan duena “akats handia” dela uste du Uxue Barkosek, presoak “gatazka irabazi duela” uste du presoen kolektiboak. Eta PPren Gobernuaren “utzikeria” dela esatea ere “akatsa” dela uste du.“Pertsona baten eskubidea da”, Geroa Baiko diputatuaren arabera, eta “demokraziak eskubide horiek errespetatuz eta zainduz” eraikitzen direla azpimarratu du.ETAko iheslarien itzuleraBarne Ministerioak ETAko iheslariak ekartzeko duen planaz, “planteatzen duena zer den ikusi arte” itxaron beharko dela esan du Barkosek. Rajoyren Gobernuak gehiengo absolutua duela gogorarazi du, eta gai horietan denen artean adostasunak eta akordioak lortu behar direla adierazi du.