Politika -

Uribetxebarria auzia

Anasagasti: 'Barne Ministerioak duela asko bete behar zuen legea'

EAJko senatariaren ustez, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak “benetan gaizki” kudeatu du Josu Uribetxebarria gaixo dagoen ETAko presoaren kasua.

Iñaki Anasagasti EAJko senataria. Argazkia: EITB
Iñaki Anasagasti EAJko senataria. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Anasagasti EAJko senatariak azaldu duenez, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak "benetan gaizki" kudeatu du Josu Uribetxebarria gaixo dagoen ETAko presoaren kasua, "duela asko" bete behar zuelako legea. Haren ustez, "gaia eskuetatik joaten ari zaio".

"Legea bete behar baldin badu, oso gaizki egin dute. Duela asko bete behar izango lukete legea eta ez Uribetxebarriaren kasuan soilik, baita beste kasuekin ere", nabarmendu du Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan.

Anasagastik esan du "neurtzeko bi makila" daudela, "Galindo generalari hirugarren gradua ere eman ez eta kartzelatik irten zelako".

Halaber, Anasagastik Mariano ETAgatik alde egindakoek Euskadin bozkatu ahal izateko Rajoyren Gobernuaren proposamena kritikatu du. "Hemendik pasa diren guardia zibilak, poliziak, funtzionarioak erreklamatzeko eskubide duten susmoa dugu", azaldu du. "Orain Euskadin oso lasai bozkatu daiteke", nabarmendu du. "Erroldatu zaitez eta bozkatu", esan die erreforma horren alde daudenei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea