Politika -

Erreakzioak

Kale-erasoa 'larria' dela esan du Getxoko alkateak

Bere aldetik, Eusko Jaurlaritzak ezker abertzaleko buruei Algortan (Bizkaian) edukiontziak erretzeko ekintza errefusatzea eskatu die.

Edukiontziak erre zituzten bart Algortan. Argazkia: EITB
Algorta | Edukiontziak erre zituzten Algortan
Edukiontziak erre zituzten bart Algortan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Landa Getxoko alkateak ezezagun batzuek Algortan edukiontziak erre izana errefusatu du, eta "oso ondo antolatutako" ekintza baten "larritasuna" nabarmendu du.

Bart ezezagun batzuek edukiontzi batzuk erre zituzten Algortako Trinidade plazan eta Josu uribetxebarria gaixo dagoen ETAko presoa aske uztearen aldeko panfletoak jaurti zituzten.

Landak (EAJ) prentsa ohar batean oraindik "bururik gabeko pertsona nostalgikoak" egotea gaitzetsi du, indarkeriaren bitartez "zerbait aldarrikatu daitekeela" uste dutenak.

Jaurlaritzak ezker abertzaleari edukiontziak erretzeko ekintza gaitzestea eskatu dioEusko Jaurlaritzak Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiari eta ezker abertzaleko beste buru batzuei atzo Algortan (Bizkaia) edukiontziak erre izana gaitzestea eskatu die.

Jaurlaritzaren Kontseiluaren ostean, Idoia Mendia bozeramaileak azaldu duenez, edukiontziak erre izana gaitzetsi du Patxi Lopezen Gobernuak.

Ezker abertzaleak esan du ez duela zerikusirik edukiontziak erretzeko ekintzarekinMaribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozermaileari erantzun dio. Ezker abertzaleak "ez du zerikusirik" Algortan edukiontziak erretzeko ekintzarekin, eta ezker abertzalea aldarrikapen demokratikoak egiten" ari dela nabarmendu du Josu Uribetxebarria aske uztea eskatzeko.

Ugarteburuk azaldu duenez, ez du "oso ondo" ulertzen kasu honetan Idoia Mendia, zergatik saiatzen den "ezker abertzaleari zuzentzen bi edukiontzi erre direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea