Politika -

Ez da lehenengo aldia

Pintaketa bat agertu da ETAko kide baten senitartekoen baserrian

"Aquí viven nacis" ("Hemen naziak bizi dira") zioen pintadak. Dagoeneko, borratu egin dute. Eusko Jaurlaritzak ekintza gaitzetsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Aquí viven nacis" ("Hemen naziak bizi dira") jartzen zuen pintaketa bat agertu da Arkaitz Goikoetxea ETAko Bizkaiko komandoko buruaren gurasoak eta anaia bizi diren baserriaren aurrean, Getxon.

Goikoetxearen anaia abuztuaren hasieran atxilotu zuten, herri horretako PPko zinegotzi bat mehatxatu zuelako, baina dagoeneko, aske utzi dute. Goikoetxea egun kartzelan jarraitzen du zigorra betetzen.

Herrizaingo Sailaren arabera, baserriko jabea Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen astelehenean pintaketa salatzeko, eta borratu egin dute jada.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ekintza hori kondenatu du Gobernu bileraren ostean.

Ez da lehenengo aldia Goikoetxea familiaren baserrian mota horretako pintadak agertzen direla. 2009. urtean ezezagun batzuek sua eman zioten. Berehala itzali zuten eta zorionez, ez zuen kalte handirik egin. Sua emateaz gain, pintada iraingarriak eta mehatxagarriak egin zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea