Politika -
Komunikatu batean
Okondoko erasoak kale borroka ez direla esan du EAk
Antzeko istiluak Bilduren kontra erabiltzea salatu du, Bildu Okondoko Udalan agintea duen taldea.
Erredakzioa
Eusko Alkartasunak "arduraz jokatzea" eskatu die Jaurlaritzari, EAJri, PSE-EEri eta PPri Okondoko erasoa kale borroka izan zela esatean, "horrelakorik ez zela izan jakinda".
Gauzak horrela, horrelako erasoak Bilduren kontra erabiltzea leporatu die, Bildu baita Okondoko Udalan agintea duen taldea.
Komunikatu baten bidez, EAk asteartean Okendon izandako erasoaz aritu da. Etxean egindako lehergailu batek kalteak eragin zituen telebista eta telefono errepikagailu batean.
EAren hitzetan, herriak "muturreko egoera bizi du, aldizkako erasoak pairatuta, eta Herrizaingo Sailak egoeraren berri dauka, baita Aiaran ordezkaritza duten alderdiek ere".
Eusko Alkartasunak "arduraz jokatzea" eskatu die Jaurlaritzari, EAJri, PSE-EEri eta PPri Okondoko erasoa kale borroka izan zela esatean, "horrelakorik ez zela izan jakinda". Gauzak horrela, horrelako erasoak Bilduren kontra erabiltzea leporatu die, Bildu baita Okondoko Udalan agintea duen taldea. Komunikatu baten bidez, EAk asteartean Okendon izandako erasoaz aritu da. Etxean egindako lehergailu batek kalteak eragin zituen telebista eta telefono errepikagailu batean. EAren hitzetan, herriak "muturreko egoera bizi du, aldizkako erasoak pairatuta, eta Herrizaingo Sailak egoeraren berri dauka, baita Aiaran ordezkaritza duten alderdiek ere".