Politika -

Uribetxebarria kasua

Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna eman izanaren erreakzioak

Eusko Jaurlaritzak errespetua erakutsi dio gaixo dagoen ETAko presoa baldintzapean aske uztearen Castro epailearen erabakiari. PPren arabera, erabakia legezko aurreikuspenekin bat dator.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Castro Espetxeratuen Zaintzaren epaile nagusiak ostegun honetan baldintzapeko askatasuna eman dio Josu Uribetxebarria gaixo dagoen ETAko presoari. Hainbat iritzi izan dira erabaki honen inguruan:

Jaurlaritzak errespetua erakutsi dio erabakiariEusko Jaurlaritzak errespetua erakutsi dio Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxeratuen Zaintzako epaile nagusiak emandako epaiari (Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna ematea erabaki du arrazoi humanitarioengatik). Halaber, kasu hauetan "legeak eta legezko prozesuak diotena" kontuan izan behar da, nabarmendu du.

Jaurlaritzatik azaldu dutenez, epaileak erabaki hori hartu badu, "fundamentuz eta legearekin bat etorrita" hartuko zuen.

"Legeak zehazten duena kontuan hartuta" egin da, eta aske uztea "dagokiona da", txosten medikoek erabaki hori bermatzen badute eta epaileak ebatzitakoarekin bat hartzen bada erabakia. "Gobernua beti etorriko da bat erabakitzen denarekin", esan du.

Urkullu (EAJ): ‘Epailearen erabakia Giza Eskubideen garaipena da’Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak esan duenez, Josu Uribetxebarria baldintzapean aske uzteko erabakia "Giza Eskubideen garaipena da".

Twitterreko kontuan idatzi duenez, "Uribetxebarriari hirugarren gradua ematea garaipena da eta espektakuluaren porrota", nabarmendu du.

PP: "Uribetxebarriaren askatasuna legearen aurreikuspenekin bat dator"Leopoldo Barreda Kongresuan PPko bozeramaileak azaldu duenez, Josu Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna ematea "koherentea da legezko aurreikuspenekin eta azken 20 urteko kartzela politikaren legezko interpretazioekin".

Autoaren eduki osoaren berri izan baino lehen, Barredak esan du bere alderdiak Justiziaren jarduna errespetatzen duela, "erabakia hartzea epaileari bakarrik dagokiolako. Administrazioak ematen diolako dokumentazioa epaileari".

UPyDk fiskala koherentea izatea eta epaia errekurritzea nahi du Rosa Diez UPyDko burua epailearen erabakiaren (Josu Uribetxebarria baldintzapean aske uztea) kontra agertu da, eta fiskala koherentea izatea espero du, "bere iritzi juridikoarekin bat etorrita", epaia errekurrituz.

ETAko kidearen askatasunaren inguruko erabakia Jose Luis Castro epailearen esku jartzea leporatu dio Rosa Diezek Gobernuari, haren osasun-egoera dela eta, "gezur bat mozorrotuz", Espetxe Zuzendaritzak 3. gradua eman ostean.

Bide judiziala oraindik itxita ez dagoela jakinda, Diezek ez zuen ulertuko fiskalak erabaki horren kontrako helegiterik ez jartzea.

Herriraren ustez, "berri ona" da Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasunaHerrira ETAko presoei babesa ematen dien taldeak Josu Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna eman izana "berri ona" dela esan du, eta gaixotasun larriak dituzten ETAko beste 13 presoak kartzelatik kanpo geratzea lortuko dutela nabarmendu du.

Herriratik azaldu dutenez, behin baldintzapeko askatasuna gauzatu ostean, Uribetxebarria Donostia Ospitaleko solairu batera eraman beharko dute preso egon den gelatik. Aralar pozik, ‘justizia’ egin delakoAralar pozik azaldu da justizia egin delako, nahiz eta atzerapenarekin izan, Josu Uribetxebarria ETAko presoarekin, Jose Luis Castro epaileak baldintzapean aske utzi duelako.

Aralarren ustez, "bazen ordua" Josu Uribetxebarriarekin justizia egiteko. "Legea aplikatzea atzerapenarekin etorri arren, presoak duela asko egon behar zuelako kalean, pozik egoteko berria da", nabarmendu du.

Pedraza (AVT): "Gaur argi utzi dute Justizia ez dela justua’Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidenteak esan du Josu Uribetxebarria baldintzapean aske uzteak argi utzi duela "Justizia ez dela justua".

"Ulertu ezin daitekeen berri bat" errefusatzen duela esan du Pedrazak, Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakia jakin ostean.

Ezker Batuaren ustez, Uribetxebarria aske uztea "logikoa"Gaspar Llamazares Kongresuan Ezker Batuko bozeramaileak esan duenez, Josu Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna emateko erabakia neurri "logikoa eta beharrezkoa" da, Zigor Kodea eta Espetxea Legea betetzen baititu.

stalde, Llamazaresen esanetan, ez da ulertzekoa Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroaren eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren artean izandako "borroka publikoa" ETAko kidearen egoeraren harira.

Jose Luis Castro Espetxeratuen Zaintzaren epaile nagusiak ostegun honetan baldintzapeko askatasuna eman dio Josu Uribetxebarria gaixo dagoen ETAko presoari. Hainbat iritzi izan dira erabaki honen inguruan: Jaurlaritzak errespetua erakutsi dio erabakiariEusko Jaurlaritzak errespetua erakutsi dio Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxeratuen Zaintzako epaile nagusiak emandako epaiari (Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna ematea erabaki du arrazoi humanitarioengatik). Halaber, kasu hauetan "legeak eta legezko prozesuak diotena" kontuan izan behar da, nabarmendu du. Jaurlaritzatik azaldu dutenez, epaileak erabaki hori hartu badu, "fundamentuz eta legearekin bat etorrita" hartuko zuen. "Legeak zehazten duena kontuan hartuta" egin da, eta aske uztea "dagokiona da", txosten medikoek erabaki hori bermatzen badute eta epaileak ebatzitakoarekin bat hartzen bada erabakia. "Gobernua beti etorriko da bat erabakitzen denarekin", esan du. Urkullu (EAJ): ‘Epailearen erabakia Giza Eskubideen garaipena da’Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak esan duenez, Josu Uribetxebarria baldintzapean aske uzteko erabakia "Giza Eskubideen garaipena da". Twitterreko kontuan idatzi duenez, "Uribetxebarriari hirugarren gradua ematea garaipena da eta espektakuluaren porrota", nabarmendu du. PP: "Uribetxebarriaren askatasuna legearen aurreikuspenekin bat dator"Leopoldo Barreda Kongresuan PPko bozeramaileak azaldu duenez, Josu Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna ematea "koherentea da legezko aurreikuspenekin eta azken 20 urteko kartzela politikaren legezko interpretazioekin". Autoaren eduki osoaren berri izan baino lehen, Barredak esan du bere alderdiak Justiziaren jarduna errespetatzen duela, "erabakia hartzea epaileari bakarrik dagokiolako. Administrazioak ematen diolako dokumentazioa epaileari". UPyDk fiskala koherentea izatea eta epaia errekurritzea nahi du Rosa Diez UPyDko burua epailearen erabakiaren (Josu Uribetxebarria baldintzapean aske uztea) kontra agertu da, eta fiskala koherentea izatea espero du, "bere iritzi juridikoarekin bat etorrita", epaia errekurrituz. ETAko kidearen askatasunaren inguruko erabakia Jose Luis Castro epailearen esku jartzea leporatu dio Rosa Diezek Gobernuari, haren osasun-egoera dela eta, "gezur bat mozorrotuz", Espetxe Zuzendaritzak 3. gradua eman ostean. Bide judiziala oraindik itxita ez dagoela jakinda, Diezek ez zuen ulertuko fiskalak erabaki horren kontrako helegiterik ez jartzea. Herriraren ustez, "berri ona" da Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasunaHerrira ETAko presoei babesa ematen dien taldeak Josu Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna eman izana "berri ona" dela esan du, eta gaixotasun larriak dituzten ETAko beste 13 presoak kartzelatik kanpo geratzea lortuko dutela nabarmendu du. Herriratik azaldu dutenez, behin baldintzapeko askatasuna gauzatu ostean, Uribetxebarria Donostia Ospitaleko solairu batera eraman beharko dute preso egon den gelatik. Aralar pozik, ‘justizia’ egin delakoAralar pozik azaldu da justizia egin delako, nahiz eta atzerapenarekin izan, Josu Uribetxebarria ETAko presoarekin, Jose Luis Castro epaileak baldintzapean aske utzi duelako. Aralarren ustez, "bazen ordua" Josu Uribetxebarriarekin justizia egiteko. "Legea aplikatzea atzerapenarekin etorri arren, presoak duela asko egon behar zuelako kalean, pozik egoteko berria da", nabarmendu du. Pedraza (AVT): "Gaur argi utzi dute Justizia ez dela justua’Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidenteak esan du Josu Uribetxebarria baldintzapean aske uzteak argi utzi duela "Justizia ez dela justua". "Ulertu ezin daitekeen berri bat" errefusatzen duela esan du Pedrazak, Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakia jakin ostean.Ezker Batuaren ustez, Uribetxebarria aske uztea "logikoa"Gaspar Llamazares Kongresuan Ezker Batuko bozeramaileak esan duenez, Josu Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna emateko erabakia neurri "logikoa eta beharrezkoa" da, Zigor Kodea eta Espetxea Legea betetzen baititu.stalde, Llamazaresen esanetan, ez da ulertzekoa Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroaren eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren artean izandako "borroka publikoa" ETAko kidearen egoeraren harira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea