Politika -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Hauteskunde kanpaina: 1. eguna, athleticzaleak Sevillan, eta Gazarako su-eten eskaera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Kanpaina hasierako ekitaldiak. Irudia: EFE/eitb.eus
Kanpaina hasierako ekitaldiak. Irudia: EFE/eitb.eus
Kanpaina hasierako ekitaldiak. Irudia: EFE/eitb.eus

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde kanpaina: 1. eguna: Gauerdian hasi da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako atzerako kontaketa. Kanpaina ostegunetik ostiralerako gauerdian hasi da ofizialki, baina, ohi bezala, alderdiek arratsalde-gauera aurreratu dituzte ekitaldiak. EAJk, EH Bilduk eta Voxek Gasteizen ireki dute kanpaina, PSE-EEk, PPk eta Podemosek Bilbon, eta Sumarrek Donostian. Gauzak horrela, ostiral honetan Euskal Autonomia Erkidegoko indar politikoek hauteskunde kanpainako lehen egunari aurre egingo diote.

- Sevilla, athleticzaleez beteta: Sevilla zale zuri gorriz betetzen hasi da Athleticek larunbatean jokatuko duen Errege Kopako finalari begira. Sevillako Merkataritza Ganberaren arabera, 60.000-70.000 jarraitzaile zuri-gorri izango dira egunotan Andaluziako hiriburuan, baina aurreikuspen arabera, erdiak baino ez dute sarrera. Gaur Bilbotik Sevillara joateko 21 hegaldi daude aurreikusita. Hegazkinez, autoz, autobusez, trenez edo autokarabanaz, Sevillara iristea da kontua.

- Gazarako su-eten eskaera: Joe Biden AEBko presidenteak, lehen aldiz, Gazarako berehalako su-etena exijitu dio Israeli. Bart, telefonoz izan duten elkarrizketan, su-etena ez ezik, zibilak babestea eta giza laguntza Gazako Zerrendan sartzea eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola estatuko azken ordukoa Politika PNV-EAJ Bilbo gaur Azken ordukoa Bizkaia EAE Hauteskundeak Euskadin Alderdi politikoak albisteak Gazako Zerrenda EH Bildu PSE-EE berriak Euskadiko PP berriak Eguneko albisteak Albisteak Israel Podemos Ahal Dugu Euskadi Palestina gaur Hauteskundeak gaur Vox Sumar Mugimendua