Politika -
Uribetxebarria auzia
Pons: 'Uribetxebarriaren askatasunak nazka ematen dit'
PPko agintariak "legea aplikatu dela" nabarmendu du, eta "gure sentimenduak alde batera utzita, legea berdin aplikatu behar zaio herritarrari zein munstroari".
Erredakzioa
Josu Uribetxebarria ETAko presoaren baldintzapeko askatasuna legearekin bat datorrela esan du Esteban González Pons PPko Ikerketa eta Programa idazkariordeak, nahiz eta berari, erabaki horrek, "nazka" eman.
COPE irratian esan ditu hitzok, Jose Luis de Castro epaileak Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna emateko erabakia hartu eta hurrengo egunera.
"Erabakiak nazka eta atsekabea sortzen dizkit, Uribetxebarriak 300 urte bizi eta guztiak kartzelan igarotzea gustatuko litzaidalako", esan du. Biktimen eta herritarren gehiengoaren sentimenduak "oso ondo" ulertzen dituela gaineratu du.
"Legea aplikatu dute"
Ponsen hitzetan "legea aplikatu dute", eta "gure sentimenduak alde batera utzita, legea berdin aplikatu behar zaio herritarrari zein munstroari".
Uribetxebarriaren erabakia bakerako bide orri baten parte izatea ukatu du, eta PP ezagututa, "horrelakorik pentsatzea ere ez dagoela" esan du, biktimei eta ETAren kontrako borrokan hainbest eegin dutenei errespetua gordetzeko.