Politika -
Astelehenean
Idoia Mendiak Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu kargua hartuko du
Justizia eta Herrizaingo Saila batu egingo dira eta Idoia Mendiak bi Sailen ardura izango du.
Erredakzioa
Idoia Mendia Justizia eta Administrazio Publikoetako sailburu eta Jaurlaritzako bozeramaileak Justizia eta Herrizaingo sailburu kargua hartuko du astelehenean, Ajuria Enean, Gasteizen.
Aste honetan Rodolfo Aresek PSE-EEren hauteskunde kanpainaz arduratzeko Herrizaingo kargua utzi ostean hartu dute erabakia. Era honetan, Idoia Mendiak bi Sailen ardura izango du.
Justizia eta Herrizaingo Saila batu egingo dira eta astelehenetik aurrera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta ofiziala izango da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea