Politika -
Dimisioa aurkeztu ostean
Divarrek uko egin dio 208.243 euroko kalte-ordaina jasotzeari
Erabaki honekin, Divarrek erretiro-pentsioa soilik jasoko luke, hau da, hilean 2.000 euro inguru jasoko ditu.
Erredakzioa
Carlos Divar Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente ohiak (ekainaren 21ean dimisioa aurkeztu zuen) idatzi bat aurkeztu du asteazken honetan, bere karguagatik zegokion 208.243 euroko kalte-ordaina jasotzeari uko eginez.
Kontseilutik jakitera eman duenez, Batzorde Iraunkorrak aztertuko du eskaera astearte honetan, eta aurreikusi dutenez, Ogasunari kalte-ordainari aurre egiteko eskatutako kreditua zabaltzea baliogabetzea eskatuko diote.
Erabaki honekin, Divarrek erretiro-pentsioa soilik jasoko du, hau da, hilean 2.000 euro inguru.
Carlos Divar Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente ohiak (ekainaren 21ean dimisioa aurkeztu zuen) idatzi bat aurkeztu du asteazken honetan, bere karguagatik zegokion 208.243 euroko kalte-ordaina jasotzeari uko eginez. Kontseilutik jakitera eman duenez, Batzorde Iraunkorrak aztertuko du eskaera astearte honetan, eta aurreikusi dutenez, Ogasunari kalte-ordainari aurre egiteko eskatutako kreditua zabaltzea baliogabetzea eskatuko diote. Erabaki honekin, Divarrek erretiro-pentsioa soilik jasoko du, hau da, hilean 2.000 euro inguru.