Politika -

Profila

Gemma Zabaleta, zerbitzu sozialei lotutako politikaria

Buruzagi sozialista Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua izan da Patxi Lopezen Gobernuan, baina aldez aurretik Gizarte Zerbitzuetako foru diputatua izan zen Gipuzkoan.

Gemma Zabaleta, ETBn egindako elkarrizketa batean. EFE
Gemma Zabaleta, ETBn egindako elkarrizketa batean. EFE
Gemma Zabaleta, ETBn egindako elkarrizketa batean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gemma Zabaleta Areta (Donostia, 1956) sozialistak politika utzi du, ibilbide politikoa zerbitzu sozialei lotuta egin eta gero.

Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua izan da Patxi Lopez lehendakariaren Eusko Jaurlaritzan (2009-2012), baina aldez aurretik Gizarte Zerbitzuetako foru diputatua izan zen Gipuzkoan.

Sailburu gisa, Lanbide EAEko Enplegu Zerbitzua jarri du martxan.

Buruzagi sozialista legebiltzarkidea izan zen 1998tik 2009ra, eta 2002an PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu zuen.

1993an senataria izan zen, baina udaletan ere aritu da. Hori horrela, zinegotzi izan zen Andoainen, eta PSE-EEren bozeramailea Urretxun.

Filologia Hispaniko katedraduna da, eta Eusko Jaurlaritzako Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaria izan zen.

Zabaleta PSE-EEren sektore euskaltzalearen ordezkarietako bat izan da, eta kritika asko jaso ditu Ahotsak emakume plataformako kidea izateagatik (ezker abertzaleko emakumeak ere badaudelako bertan), eta euskal gatazka negoziazioaren bidez konpontzen saiatzearen aldekoa baitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea