Politika -

Uribetxebaria auzia

Herrira: 'Fiskalaren errekurtsoak mendeku nahiari erantzuten dio'

Josu Uribetxebarriaren askatasunaren kontrako errekurtsoa "oso larria, oso kezkagarria eta giza eskubideen kontrako erasoa" dela esan dute.

Herriraren iritziz, Uribetxebarriaren askatasunaren kontrako errekurtsoa "oso larria eta kezkagarria" da. Efe.
Herriraren iritziz, Uribetxebarriaren askatasunaren kontrako errekurtsoa "oso larria eta kezkagarria" da. Efe.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak Josu Uribetxebarriaren askatasunaren kontra aurkeztutako errekurtsoak "mendeku nahiari" erantzuten diola esan du Herrira ETAko presoen aldeko plataformak. Euren iritziz, "gatazka eta sufrimendu egoerei lotuta jarraitzen dutenen interesei" erantzuten dio.

Gainera, datorren astean Uribetxebarriaren egoera eta egungo kartzela-politika salatzeko ekitaldi eta ekimen gehiago egingo dituztela adierazi dute.

Egunero Donostia Ospitalean egiten duten elkarretaratzean egindako adierazpenen arabera, Beñat Zarrabeitia eta Nagore Garcia bozeramaileek kartzela-politika amaitu egin behar dela esan dute, "euskal gizarteak kalean argi eta garbi eskatu bezala".

Horrekin batera, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren errekurtsoaz aritu dira, errekurtsoa "oso larria, oso kezkagarria eta giza eskubideei egindako erasoa" dela esanda.

Protesta Iruñean

Abuztuan Iruñeakko katedralean itxiera egin eta larri gaixo dauden presoen askatasuna eskatu zuten bederatzi pertsonen kontrako epaiketan akordioa lortu dute, fiskalak gertatutakoa falta bat izan dela onartuta.

Gauzak horrela eta defentsaren arabera, akusatuek "gutxieneko zigorra izango dute, lau egunetan aurkitzeko moduan egotea. Eta aurrekaririk ez dutenez, hiru hileko suspentsioa ezarri diete, horiek pasa ondoren zigorra betetzat emango dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea