Politika -
ETAko presoen alde
Herrirak Teixeiron terrorismoaren biktimekin topo egitea saihestuko du
Herrira Strasbourgera joango da datorren astean Espainiako eta Frantziako kartzela-politika salatzeko. Bere ustez, "Espainiak esku-hartze demokratikoa behar du".
Erredakzioa
Herrirak "ahal duen guztia" egingo du hurrengo larunbatean, Teixeiroko kartzelan, Galizian, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak egingi duen martxarekin topo egitea saihesteko.
Beñat Zarrabeitia Herrirako bozeramaileak prentsaurrekoan adierazitakoan esan bezala, ahal duten guztia egingo dute "borroka giroa eta inork nahi ez duen irudia" saihesteko.
Halaber, Herrirak Gobernuaren kartzela-poltika kritikatu du eta mobilizazio-eguna deitu du EAEn irailaren 15erako. Egun horretan 'Parot doktrina' desagertzea eta larri gaixo dauden ETAko presoen askatasuna eskatuko dute.
"Espainiak esku-hartze demokratikoa behar du"
Espainiako eta Frantziako Gobernuen kartzela-politikak "Europan lekurik ez" duela azpimarratu du Herrirakek, eta, ondorioz, hurrengo astean Strasbourgera joango dira egoera salatzeko. Herrirako kideen hitzetan, "Espainiak esku-hartze demokratikoa behar du".
Beñat Zarrabeitiak aurreratutakoaren arabera, bidaia egingo dutenen asmoa Europako Parlamentuan ordezkaritza duten pertsonekin eta erakundeekin hitz egitea da.