Politika -
Kataluniako Diada
Generalitatearen zuhurtasuna eskatu eta martxa errespetatu du Rajoyk
Paktu fiskalaren proposamenaren inguruan galdeginda, Artur Mas Kataluniako presidentearekin irailaren 20an duen bileran emango dituela xehetasunak erantzun du.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiko Gobernuko presidenteak Kataluniako Generalitatearen zuhurtasuna eskatu du, paktu fiskalaren proposamenari buruz hitz egitean, eta Diadako egunari dagokionez Bartzelonan egin den manifestazioari errespetua azaldu dio.
Jyrki Katain Finlandiako lehen ministroarekin batera egindako prentsaurrekoan Rajoyri martxaren inguruan galdegin diote, eta "bakoitzaren pentsatzeko era" errespetatzen duela nabarmendu du.
Paktu fiskalaren proposamenaren inguruan galdeginda, Artur Mas Kataluniako presidentearekin irailaren 20an duen bileran emango dituela xehetasunak erantzun du.
Paktu fiskalaren inguruan akordiorik izan ezean Kataluniako independentziarako bidea irekiko dela dioten Masen hitzen inguruko adierazpenik ez du egin Espainiako presidenteak. Halaber, une hauetan zuhur jokatu beharra dagoela nabarmendu du, eta egoera oso argi izan behar dela gaineratu du.