Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Itxaso Atutxak ez du baztertzen PSE-EEk Jaurlaritza berrian sailburu bat gehiago, lau, izatea

Bestalde, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak onartu du EAJren egitura eta antolaketa "aurreko mendeko bigarren zatikoa" dela eta, hortaz, "egokitu" egin behar dela.

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea Euskadi Irratian
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea Euskadi Irratian
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea Euskadi Irratian

play icon 25:25

O. A. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritza berria osatzeko akordio programatikoa lortu ondoren, orain bi aldeak gobernu berriaren egitura eta sailburuen izenak negoziatzen ari dira. Sozialistek esana dute lau sailburu izan nahi dituztela, orain baino bat gehiago, eta Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buruko Batzarreko presidenteak ez dio aukera horri aterik itxi.

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan Atutxak adierazi duenez, "izan daiteke, baina ez dago ezer itxita". Horren iritziz, Alderdi Sozialistak emaitza "onak" lortu zituen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan eta bere ordezkaritza "hobetu" zuen eta, beraz, hori ere kontuan hartu behar da.

Azken hauteskundeetako emaitzak kontuan hartuta, EAJren antolaketa eta egitura "egokitu" egin behar direla nabarmendu du Atutxak, bere esanetan, "aurreko mendeko bigarren zatikoa" delako. Gaineratu duenez, gai horri heldu beharko diote urte amaieran edo datorren urte hasieran egingo duten Aberri Batzarrean (Asanblada Nazionala). Halaber, alderdiak herriari egiten dion eskaintza gaurkotu beharraz ere hitz egin du.

Bestalde, lehendakariari aukeratzeko inbestidura saioari begira, Atutxaren ustez, zilegi da EH Bilduk Pello Otxandiano inbestidurara aurkeztea. Hala ere, ez du uste inbestidura saioa alderdi batek bere programa aurkezteko momentua denik. Aitzitik, Imanol Pradalesek EAJ eta PSE-EEren gobernu programa azalduko duela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Alderdi politikoak berriak PSE-EE albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Euskadi Irratia