Politika -
Eusko Jaurlaritza berria
PSE-EEk galdeketa abiatu du koalizio akordioa berresteko eta EAJren Aberri Batzarrak astelehenean onartuko du
Ezustekorik ezean, asteartean EAJk eta PSE-EEk asteartean sinatuko dute koalizio akordioa Eusko Legebiltzarrean.
EiTB Media
EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritza osatzeko aurreakordio programatikoa lortu ondotik, orain bi alderdiek barne prozedurak abiatu dituzte adostutakoa berresteko.
PSE-EEren kasuan oinarriek argi berdea eman beharko diote aurreakordioari, eta horretarako galdeketa abiatu dute. Larunbateko 14:00ak arte telematikoki bozkatu ahalko da eta astelehenean, aurrez aurre, alderdiak tokian-tokian dituen herriko etxeetan. Emaitzak astelehenean bertan ezagutuko dira.
Bestalde, EAJren Aberri Batzarrak ezohiko bilera egingo du datorren astelehenean (hilak 17) 19:00etatik aurrera, Sabin Etxean, Euzkadi Buru Batzarrak proposatuko dion koalizio ituna onartu ala ez erabakitzeko.
Ezustekorik ezean, asteartean sinatuko dute akordioa bi alderdiek Eusko Legebiltzarrean.