Politika -
ASTE POLITIKOA
Inbestidura saioa eta lehendakari berriaren kargu-hartzea, asteko hitzordu politiko nagusiak EAEn
EAJ eta PSE-EEren arteko akordioa berrestearekin hasi, inbestidura saioa burutu eta larunbatean, Gernikako Juntetxean, lehendakari berriaren zinarekin amaituko da aste politikoa Euskadin.
EITB MEDIA
Aste honetako egutegian egun asko ageri dira gorriz markatuta:
ASTELEHENEAN: EAJren eta PSEren militanteek bi alderdien egin duten Gobernu-akordioa berretsiko dute.
PSE-EEren kasuan, ostegunean hasi eta larunbateko 14:00ak arte, telematikoki bozkatu ahal izan dute oinarriek da eta astelehenean, aurrez aurre, alderdiak tokian-tokian dituen herriko etxeetan emango dute boza. Emaitzak astelehenean bertan ezagutuko dira.
EAJren kasuan, berriz, Aberri Batzarrak ezohiko bilera egingo du 19:00etatik aurrera, Sabin Etxean, Euzkadi Buru Batzarrak proposatuko dion koalizio ituna onartu ala ez erabakitzeko.
ASTEAZKENEAN: Gauzak ondo, egun horretan sinatuko dute ituna Legebiltzarrean.
OSTEGUNEAN: Imanol Pradales eta Pello Otxandiano inbestidurara aurkeztuko dira.
Pradalesek bermatuta ditu lehendakari izendatzeko behar dituen botoak, EAJk eta PSE-EEk gehiengo absolutua baitute (39 boto) baina Otxandianok ere aurkeztea erabaki du, Pradales hautatuko duela jakin arren, Euskadiren "eraldaketa nazionala" jomugan, estatutu politiko berri bat lortzeko bidean, eta gobernagarritasun "berritzaile eta feminista" osatze aldera keinu hori egin nahi duelako.
LARUNBATEAN: Lehendakari berriaren kargu hartze ekitaldia egingo da Gernikan eta orduan jarriko dizkiegu sailburuei ere izen-abizenak.
Karguaren zin horretan aginte makila hartu du esku artean Imanol Pradalesek. Azken 40 urteotan, Ardantzaz geroztik, lehenkadariz lehendakari pasatzen joan den makila, Jaurlaritzako buruaren boterea irudikatzen duen ikurra da eta ETB egileekin egon da gaur: