Politika -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: BJKN berritzeko akordioa, kontziliazioari buruzko inkesta, eta Bilbobuseko lan gatazka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- BJKN berritzeko akordioa: PPk eta PSOEk akordioa lortu dute iraupen luzeeneko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN) "berehala" berritzeko; izan ere, bost urte eta erdi eman ditu agintaldia iraungita. Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak eta Esteban Gonzalez Pons PPko idazkariordeak bart sinatu dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko akordioa. Zehazki, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko 20 kide berri eta hamabi ordezkoak aukeratu dituzte eta uztailean ekin ahal izango diote lanari.
- Kontziliazioari buruzko inkesta: Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle landunek dituzten zailtasunak aztertzen dituen txostena argitaratuko du gaur Eustatek. Uztartzeak bizitzako alderdi ezberdinak orekatzea esan nahi du, ordaindutako lana etxeko lanekin zein familiari —etxeko lanei eta familiaren zaintzari dagokiena— dagozkion ardurekin eta norberarentzat gordetako aisiarekin orekatzea, hain zuzen ere.
- Bilbobuseko lan gatazka: Bilbobuseko langileek gaur bozkatuko dute Biobideko zuzendaritzak eta enpresa batzordeak lorturiko aurreakordioa. Gehiengo sindikalak lorturiko akordioa langileen batzarrak eta Bilboko Udalak berretsi beharko dute. Horrela bada amaiera jarriko diote Bilbobuseko langileek greba mugagabeari.