Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Pradalesen bilera sorta, elkarretaratzea Ugaon eta EITB Maratoiari saria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Pradales eta Ortuzar, Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EFE
Pradales eta Ortuzar, Legebiltzarrean.
Pradales eta Ortuzar, Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pradalesen bilera sorta: Imanol Pradales lehendakariak gaur amaituko du Legebiltzarreko alderdien bilera-sorta, EAJko ordezkariak hartuta. 11:00etan da hitzordua, eta Ajuria Enean izango dira Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea eta Joseba Diez Antxustegi jeltzaleen Legebiltzarreko bozeramailea. Biharamunean, sindikatu, patronal eta gainerako agente sozialen txanda izango da. 

- Elkarretaratzea Ugaon: Bizkaiko udalerriko mugimendu feministak deituta, elkarretaratzea izango da arratsaldean (19:00etan), udaletxe parean, igandean izandako erasoa salatzeko. 35 urteko gizonezko batek hainbat sastada eman zizkion diskoteka baten atarian. Ustezko erasotzailea kartzelatzeko agindua eman zuen atzo epaileak

- EITB Maratoiari saria: BilbaoCentro merkatarien elkarteak Indautxu sarietako bat emango dio gaur EITB Maratoiari. Urtero, Karmengo Amaren egunean banatzen dira golardook. Ekitaldian izango dira Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusia, Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria eta Luis Manuel Martin EITBko Promozio eta Irudi burua. Azken edizioan, inoizko diru kopururik handiena (1.228.290 euro) lortu zuen EITBren maratoi solidarioak, minbizia ikertzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Eusko Jaurlaritza Andoni Ortuzar albisteak Eguneko albisteak Albisteak Ugao albisteak Imanol Pradales