Politika -
Soldatak
Eusko Jaurlaritzak % 2ko soldata-igoera onartu du langile publikoentzat 2024an
Urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeragina izango du eta 89 milioi euroko kostua izango du.
EITB Media
Euskal Autonomia Erkidegoko langile publikek % 2ko soldata-igoera izango dute 2024an, astearte honetan Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duenez. Hala adierazi du Maria Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantzako sailburuak prentsaurrekoan.
Igoera funtzionarioen uztaileko nominan aplikatuko da, eta atzeraeragina izango du 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Administrazio Orokorreko, Segurtasuneko, Hezkuntzako, Justiziako eta Osakidetzako langileen nomine eragingo die igoerak, baita erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta sektore publikoko partzuergoetako langileen nominetan ere.
2024rako EAEko Aurrekontu Orokorretan jasotako neurria da, eta 89 milioi euroko kostua izango du.
2023ko abenduaren 31ko nominen zenbatekoaren gainean egingo da igoera. Otsailean Gobernu Kontseiluan zenbateko hori % 0,5ean handitzea onartu zen.