Politika -

segurtasuna

Ertzaintzaren jarduera aireportu eta portuetako zerbitzu-eremuetara hedatuko da

Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak eta Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak gaur Madrilen izan duten bileran adostutako neurrietako bat da. Zupiriaren arabera, berehalako neurria bada ere, denbora beharko da guztia koordinatzeko.

Zupiria eta Grande-Marlaska, Euskadiko lehen Segurtasun Batzordea hasi baino lehen. EFE
Zupiria eta Grande-Marlaska, Euskadiko lehen Segurtasun Batzordea hasi baino lehen. EFE
Akordioaren garrantzia nabarmendu du Zupiriak, Gernikako Estatutuan sakonduko eta Ertzaintza indartuko delako

1:09

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak Ertzaintzaren polizia-lanak aireportu eta portuetako zerbitzu-eremura hedatzea adostu dute. Gainera, Ertzaintzak bere gain hartuko du Bilboko Portuko, portuko bertako eta bertako eremu mugatuko, azpiegitura kritikoetan laguntza operatiboa emateko planen polizia-erantzukizuna.

Zupiriak aurreratu duenez, berehalako neurria bada ere, denbora beharko da guztia koordinatzeko, eta Marlaska ministroak argitu du neurri horrek ez diela eragiten Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren funtzio "esklusiboei", eta agente kopurua, hortaz, ez dela murrizten.

Hala erabaki dute Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak asteazken honetan Madrilen egin duten Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordearen bileran. Horixe da, hain justu, bi administrazioen arteko segurtasun-gaietako aldebiko koordinazio-organo gorenena. Aipatzekoa da gaur goizeko hitzordua segurtasuneko bi arduradunen arteko lehen bilera izan dela, Zupiria Segurtasuneko sailburu izendatu zutenetik. 

Bileraren ostean emandako prentsaurrekoan, Zupiriak nabarmendu du akordio horren bidez "Gernikako Estatutuaren garapenean sakontzen" jarraitzen dutela, "Ertzaintza indartzen jarraitzen" dutela, eta, "arautze-giroan eta erakundeen arteko lankidetza-giroan egiten" ari direla: "giro horretan euskal gizarteak 1979an berretsi zituen akordio horiek betetzea da gure asmoa", esan du, eta gaineratu du "normaltasun giroan" ari dira lanean.

Marlaskak, bere aldetik, argitu du, Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren eskumenak bere horretan jarraituko dutela, baina akordioarekin gehiago zehazten direla euren egitekoak. Gauzak horrela, agente kopurua ez dela murriztuko adierazi du.

Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak egun EAEko portu eta aireportuetan dituzten funtzioei eutsiko diete
Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak egun EAEko portu eta aireportuetan dituzten funtzioei eutsiko diete
Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak egun EAEko portu eta aireportuetan dituzten funtzioei eutsiko diete

0:58

Hortaz, aurrerantzean Ertzaintzaren polizia-lanak aireportu eta portuetako zerbitzu-eremura ere hedatuko dira eta zeregin horiek behar bezala koordinatzeko, Segurtasun Batzordeak erabaki du Ertzaintzako eta Guardia Zibileko unitateen artean koordinazio operatiborako eta informazioa trukatzeko guneak ezartzea.

Genero-indarkeriari aurre egiteko lankidetza

Asteazken honetan bi segurtasun arduradunek adostutako neurrietako bat izan da hori, portu eta aireportuena, baina ez bakarra; izan ere, Segurtasun Batzordean genero-indarkeriaren aurkako borrokaren esparruko elkarlana indartu da.

Hala, hiru hilabeteko epean, Barne Ministerioaren VIOGEN-2 eta Eusko Jaurlaritzaren EBA (Emakumeen eta Etxekoen Babesa) sistemen arteko elkarlana gauzatuko da, genero-indarkeriaren aurkako prebentzio-neurriak eta babes-neurri integralak hartzean erabateko koordinazioa lortzeko.

Bien bitartean, Eusko Jaurlaritza Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Angel Víctor Torresekin bilduko da uztailaren 30ean, Aldebiko Batzorde Iraunkorra "ahalik eta lasterren" martxan jartzeko, Gernikako Estatututik transferitzeke dauden gai guztien eskualdaketa bultzatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Ertzaintza Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa