Politika -
''Begoña Gomez'' auzia
Barrabesen deklarazioa bertan behera geratu da osasun arrazoiak tarteko, Begoña Gomezen aurkako auzian
Epaileak abuztuaren 1era atzeratu du deklarazioa. Barrabes inputatu gisa deklaratzera deituta zegoen astelehen honetan, Peinadok bere lekuko izaera aldatu ondoren, lehen agerraldia egin eta lau egunera.
EITB MEDIA
Juan Carlos Peinado epaileak bertan behera utzi du gaur goizean Juan Carlos Barrabes enpresaburuaren deklarazioa bideokonferentzia bidez, eta abuztuaren 1era atzeratu du. Ikertuak gaixotasun larri bat du eta lekuko gisa deklaratu zuen pasaden uztailaren 15ean, hori ere, bideokonferentziaz. Lau egun geroago, baina, beste hitzordu batetara deitu zuen epaileak, oraingoan ikertu gisa, eta gaur zuen horretarako eguna.
Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Carlos Peinado epaileak, Begoña Gomez influentzia trafikoa eta ustelkeria egotzita ikertzen ari denak, galdeketa atzeratzea erabaki du astelehen honetan, osasun arazoak tarteko.
Barrabesek iragan uztailean lekuko gisa deklaratu zuen, gaixotasunak behartuta, bideokonferentzia bidez, eta aitortu zuenez, behin baino gehiagotan bildu zen Moncloan Gomezekin. Gaineratu zuenez, hitzordu horietakoren batean, gainera, Pedro Sanchez bera ere bertan izan zela adierazi zuen. Gauzak horrela, herri-akusazioak berriro deklaratzera deitzeko eskaria egin, baina oraingoan ikertu gisa.
Uztailean egin moduan, gaurkoan ere hiztordua bideokonferentzia bidez ziren egitekoak, baina bertan behera geratu da, epaileak hala erabakita, osasun arazoak tarteko, eta abuztuaren 1era atzeratzeratu dute.
Juan Carlos Peinado epaileak agenda bete-beteta du aste hobetan, Gomezen aurkako auziaren baitan. Barrabesen aurretik, Joaquin Goyache Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko errektoreak deklaratu du, eta epaitegietatik ateratzean esan du galdera guztiei erantzun diela, baina ezin zuela gehiago zehaztu, kasua judizializatuta dagoelako.
Bihar, berriz, epailea Moncloara joatekoa da, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea galdekatzeko lekuko gisa. Begoña Gomezen abokatuak eta Fiskaltzak helegiteen bidez eragotzi nahi izan dute agerraldi hori, eta presidenteak berak idatziz deklaratzea eskatu du. Oraingoz, baina, biharko hitzorduari eutsi dio Peinado epaileak, Moncloa Jauregian, goizeko 11etarako. Momentuz, Voxeko abokatuak ere eskubidea izango du Sanchezi galderak egiteko.