Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Sanchezen deklarazioa, alerta laranja beroagatik eta transferentzien inguruko bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Begoña Gomez eta Pedro Sanchez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Begoña Gomez eta Pedro Sanchez, artxiboko irudi batean
Begoña Gomez eta Pedro Sanchez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sanchezen deklarazioa: Juan Carlos Peinado epaileak aurrez aurreko deklarazioa hartuko dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari Moncloa Jauregian, Begoña Gomez emazteari influentzia-trafikoa eta negozioetan ustelkeria egotzita irekitako ikerketaren barruan. Sanchezen deklarazioa 11:00etan izango da. Fiskala eta Voxeko abokatua, herri-akusazio gisa, epailearekin batera egongo dira.

- Alerta laranja, beroagatik: Tenperatura altuengatik alerta laranja ezarri dute Euskal Autonomia Erkidego osoan (EAE), baita Nafarroako Erriberan eta Ipar Euskal Herrian ere. Nafarroako gainerako eskualdeak abisu horian egongo dira beroagatik. Tenperatura maximoak 38 gradu ingurukoak izan litezke barnealdeko eremu kantauriarrean eta Ebroko ardatzaren inguruan, eta 37 gradukoak trantsizio-eremuan.

- Transferentzien inguruko bilera: Gernikako Estatututik transferitzeke dauden eskumen guztien eskualdatzea bultzatzeko, Aldebiko Batzorde Iraunkorra "ahalik eta lasterren" martxan jartzea. Eskari hori eramango du gaur Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernu sailburuak Madrilera, Angel Víctor Torres Espainiak Gobernuko Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroarekin arratsaldean duen hitzordura.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Iparraldea berriak Alerta meteorologikoak argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Espainiako Gobernua bideoak Pedro Sánchez bideoak Eguneko albisteak Albisteak Gernikako Estatutua Bero-boladak azken ordukoa