Politika -

Justizia

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ez du presidenterik adostea lortu eta astelehenean elkartuko da berriro

Hautagai bakar batek ere ez du lortu aukeratua izateko beharrezkoa den hiru bostenaren babesa. Asteazkeneko bozketan (zortzigarrena, guztira) 10na boto eskuratu ditu hautagai bakoitzak —Pilar Teso eta Pablo Lucas—.

BJKNko kide berriak, uztailaren 25ean. Argazkia: EFE
BJKNko kide berriak, uztailaren 25ean.
BJKNko kide berriak, uztailaren 25ean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN) ez da gai izan, bigarren egunez jarraian, blokeoa gainditu eta hurrengo bost urterako presidente izango dena aukeratzeko. Gauzak horrela, datorren astelehenean egingo dute hurrengo osoko bilkura (11:00etan).

Gaur egindako bozketan (zortzigarrena, guztira), Pilar Teso eta Pablo Lucas magistratuek 10na boto eskuratu dituzte. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia osatzen duten 20 bokal berriek Pilar Teso eta Pablo Lucas magistratuen artean aukeratu behar zuten, biak Auzitegi Goreneko magistratuak eta progresista moderatuak.

Pilar Teso 2013an hautagai izan zen progresista moderatua da eta Pablo Lucas, berriz, sektore kontserbadoreak proposatutako progresista moderatua, CNIri kontrol judiziala emateaz arduratzen zena.

Atzoko bilkuran zazpi bozketa egin zituzten, eta hautagai bakar batek ere ez zuen aukeratua izateko beharrezkoa den hiru bostenaren babesa lortu.

Iragan ostegunean kargua hartu zutenetik, atzokoa zen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko 20 kide berriek egindako lehen bozketa, ia sei urtez agintaldia iraungita egon ondoren.

Hamar bokal PSOEk aukeratu zituen eta beste hamar PPk; beraz, gutxienez bi bere 'blokeetatik' mugitu behar ziren.

Legeak ezartzen duenez, hautagaiak proposatu eta hiru edo zazpi egun barru aukeratu behar da presidentea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Eguneko albisteak Albisteak