Politika -

Goizaldean

Lau pertsonak sukurtsal bati eraso egin diote, Iruñean

Kanpoko kristalak apurtu eta kalteak egin dituzte kutxazain automatikoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurpegia estalita zerameten lau pertsonak Banco de Santander banketxeko sukurtsal bati eraso egin diote Iruñean, Iturrama auzoan, Nafarroako Gobernuak iragarri duenez.

00:30ean izan da erasoa. Lau kaputxadunek kristalak apurtu eta kalteak eragin dituzte kutxazain automatikoan.

Poliziak ez du oraindik inor atxilotu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea