Politika -

Epaiketa Londresen

Epaileak fidantzapeko askatasuna ukatu dio Troitiño presoari

Troitiñok ihes egiteko arriskua dagoela uste du Michael Snow epaile britainiarrak, eta urriaren 16an epailearen aurrean agertu beharko du ETAko kideak egoeraren balorazio berri bat egiteko.

Antonio Troitiño eta Ignacio Lerín. Argazkia: EFE
Antonio Troitiño eta Ignacio Lerín. Argazkia: EFE
Antonio Troitiño eta Ignacio Lerín. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Britainia Handiko Michael Snow epaileak ukatu egin dio bermepean aske geratzeko aukera Antton Troitiño Arranz ETAko kideari, izan ere, presoak ihes egiteko arriskua dagoela uste du. 

Westminsterreko auzitegiko epaileak Troitiño aske uzteko asmoa zuen, baina azkenean aske ez uztea erabaki du, Londresen zein baldintzatan atxilotu zuten kontuan hartuta.

Troitiño (55 urte) ekainaren 29an atxilotu zuten Londresko pisu batean. Bertan, paperik gabeko bi etorkin, 8.000 libra dirutan (9.920 euro) eta hainbat nortasun agiri aurkitu zituen Poliziak. Epailearen iritziz, Troitiño bermepean aske utzita, litekeena da presoak fidantzapeko askatasuna urratzea, eta “agintarien aurrera ez azaltzea”.

Urriaren 16an Troitiñok agertu beharko du epailearen aurrera, haren balorazioa egiteko. Westminsterreko auzitegiak zaintzapeko askatasuna ukatzen dion bigarren aldia da, izan ere, atxilotu zutenean ere gauza bera egin zuen.

Estradikzio eskaeraGaur goizean Westminsterreko auzitegian Troitiño Espainiara estraditatzeko epaiketa hasi da, baina defentsaren analisia eta Fiskaltzaren deklarazioa atzeratu egin dira Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak “Parot doktrina”ri buruz azken erabakia hartu bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea