Politika -
Polemika
ANko Fiskaltzak ETAko presoen dokumentalaren kopia bat eskatu du
Ostiral honen eta datorren astelehenaren artean filmaren kopia bat bidaliko dute, Donostian irailaren 10ean bi emanaldi pribatutan erakutsi eta gero.
Erredakzioa
Auzitegi Nazinaleko Fiskaltzak ‘Barrura begiratzeko leihoak’ dokumentaleko kopia bat eskatu dio Zinez produktoreari. Filma ETAko bost presok bizi duten egoerari buruzkoa da.
Produktoreek jakitera eman dutenez, ostiral honen eta datorren astelehenaren artean filmaren kopia bat bidaliko dute, Donostian irailaren 10ean bi emanaldi pribatutan erakutsi eta gero.
Proiekzioa debekatzea eskatu zuen Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariak Auzitegi Nazionalari zinta honen inguruan ikertzeko eskatu zion, babes legea urratu zezakeen jakiteko.
Urquijok Victoria Eugeniari "lagapena" egitea bi emanaldi pribatuetarako biktimen babes legearen aginduak bete ez zitzakeela esan zuen.
Antzokia dokumentala erakusteko alokatu zuen produktorea, Donostia Kulturatik eta Zinezetik jakitera eman zutenez.
Filmak delituren bat eragin dezakeen jakiteko, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Ertzaintzari idatzi bat bidali zion zintaren kopia bat egiteko eta bidaltzeko. Eskaera hori Zinezera aste honetan iritsi da, eta Auzitegi Nazionalari filmaren kopia bat bidaliko diola azaldu du.