Politika -
Ondarroan atxilotu zuten
Kartzela Urresti Osa ETAren ustezko kolaboratzailearentzat
Joan den asteazkenean Ondarroan atxilotu zuten Jon Igor Urresti Osa ETAren ustezko kolaboratzaileari talde terroristaren kolaboratzea leporatu diote.
Erredakzioa
Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzela agindu du Jon Igor Urresti Osa ETAren ustezko kolaboratzailearentzat. Osa joan den asteazkenean atxilotu zuten, Ondarroan.
Epailearen aurrean izan da gaur atxilotua eta talde terroristaren kolaboratzea leporatu diote.
Polizia Nazionalak asteazkenean atxilotu zuen Urresti Osa eta, ondoren, etxebizitza miatu zuten.
Miaketa horretan topatutako dokumentazioa aztertzen ari dira orain.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea