Politika -
Osoko bilkura
Krisiaren aurrean kudeaketa falta leporatu dio oposizioak Garitanori
PP, PSE-EE eta EAJ alderdiek Gipuzkoako ahaldun nagusiari krisi ekonomikoari aurre egiteko orduan “kudeaketa falta” leporatu die, eta talde politikoekin autokritika eta eztabaida falta kritikatu dute.
Erredakzioa
Oposizioak astelehen honetan Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiari krisi ekonomikoari aurre egiteko orduan "kudeaketa falta" leporatu dio, eta autokritika eta talde politikoekin eztabaida falta kritikatu dute.
PP, PSE-EE eta EAJ alderdiek Batzar Nagusiaren politika orokorreko osoko bilkuran egin dituzte kritika horiek. Bileraren hasieran, Garitanok subiranotasunaren alde egin du, krisitik irteteko formula moduan.
Oposizioko alderdiek Bilduren kudeaketa errefusatu dute honako gai hauetan: hondakinen politikan, azpiegitura egitasmoetan edota agente sozialekin mahai bat deitu ez izanean krisiari aurre egiteko, besteak beste.
Markel Olano EAJko bozeramaileak esan duenez, bere alderdiak mozioa aurkeztuko du Aldundiak martxoa baino lehen foru arau bat aurkezteko, "oposizioak bidea egiteko" Martin Garitanoren taldea "galduta" dagoen gai batean, nabarmendu du.
Bitartean EAJk eragile sozialekin dinamika bat martxan jarriko duela adierazi du Olanok, testu artikulatu bat garatzeko.
"Testu hori betetzen bada, eta Bilduk foru arauari buruzko testua baldin badakar", EAJ "negoziatzeko prest" azalduko da, eta "ez du berea aurkeztuko".