Politika -

Protesta eguna

35 pertsona atxilotu dituzte Poliziaren kargetan Kongresuaren aurrean

Halaber, 64 pertsona zauritu dira, eta horietako bat larri dago. 6.000 pertsona baino gehiago bildu dituen manifestazioak Gobernuaren dimisioa eskatu du.

2.000 petsona Poliziak babestutako Kongresurantz abiatu dira. EFE
2.000 petsona Poliziak babestutako Kongresurantz abiatu dira.
Milaka lagunek Kongresua inguratu dute

02:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 pertsona atxilotu dituzte eta gutxienez 64 pertsona zauritu dira astearte honetan deitutako manifestazioan, Kongresuaren inguruan. Ekimenak 6.000 pertsona inguru batu ditu Beheko Ganberaren inguruan.

Polizia Nazionala ehunka manifestariren aurka indarra erabiltzen hasi da Neptuno plazan, Madrilen, hainbat gazte Diputatuen Kongresua babesten duen hesia pasatzen saiatu ostean.

Gutxienez bederatzi pertsona jarri dituzten bi hesietatik lehena pasatzen saiatu dira, Neptunon, Beheko Ganberaren egoitzaren babesa berresteko Poliziak indarra erabiltzeari ekin dionean. Gune horretan 6.000 pertsona inguru daude.

Horren aurretik manifestari batzuek objektuak jaurti dituzte agenteen aurka, eta beste batzuk inguruko jendea lasaitzen saiatu dira.

Samur-Babes Zibilak 64 pertsona artatu ditu ‘Kongresua inguratu’ ekimenaren harira, horietako bat larri dago. 28 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, eta zaurituen artean 27 polizia daude, Madrileko Larrialdietatik jakitera eman dutenez.

Poliziaren Esku Hartze Unitatearen (istiluen aurkako Polizia) zazpi furgonetak Neptuno hartu dute, eta bertan ere zaurituak izan dira.

Karga berriak

Poliziak indarra erabili du berriro ere, 21:00ak baino lehen, Madrilen, manifestatzaileek euren banderetako makilekin istiluen kontrako polizien lokarriari kolpeak eman ostean.

Azken istilu hauetan atxiloketa berriak izan dira, eta pertsona gehiago ere zauritu dira, besteak beste, polizia nazional bat, beteta zegoen freskagarri baten kolpea jasota.

Halaber, manifestatzaile batzuek Neptuno Plazako etxebizitzetan kalteak eragin dituzte.

Martxa jendetsua

6.000 pertsona inguruk ‘Kongresua inguratu’ ekimenaren harira Espainiako plazarako eta Prado pasealekurako bidea abiatu dute, Kongresurako egoitzarantz. Poliziak inguratuta dauka hori.

Batzar informatibo asko egin ostean bilera guneetan, manifestatzaileek euren protestari ekin diote Kongresuaren inguruko kaleak hartzeko eta aldarrikapeneko ekintza ezberdinak egiteko asmoz.

Besteak beste, honako lelo hauek oihukatu dituzte: "hori, hori, hori, Kongresurantz goaz", "Polizia gutxiago eta hezkuntza gehiago", "Demokrazia deitzen diote, baina ez da" eta "lehoien atzean lapur asko daude".

19:30 inguruan Gobernuaren dimisioa eskatu dute guztien artean egindako oihu baten bidez, eta, ordubete geroago, Kongresuaren inguruan eserialdi bat egin dute.

Kaleak demokraziarako gune izatea, herrialdean aldaketa bat ematea eta giza eskubideak murrizten dituen politika baten kontra azaltzea dira manifestatzaileen helburuak.

Batzarretan protesta baketsua dela nabarmendu nahi izan dute.

Saenz de Santamaria: ‘kaleari entzun behar zaio, baina baita bozei ere’

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak esan duenez, Kongresuaren inguruan bizi izan diren protesten harira, "kaleari beti entzun behar zaio", baina baita hautestontzietan euren botoa erakutsi duten herritarrei ere.

"Kaleari kasu egin behar zaio era baketsuan eta behar den lekuan pertsona bat manifestatzen denean. Indarkeriaz egiten duenean eta espainiar guztien ahotsaren egoitzaren aurrean denean, beste gauza batez ari gara hitz egiten", nabarmendu du Saenz de Santamariak Beheko Ganberako korridoreetan.

Gobernuko presidenteordeak argi utzi du diputatu moduan bere eginbeharra Kongresura botoa ematera joatea dela, eta bere "legezko beharra" egin behar duela parlamentario moduan herritarrak ordezkatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea