Politika -
Politika Orokorreko Plenoa
Masek galdeketa bultzatuko du, 'nahiz eta Gobernuak galarazi'
Masen arabera, "Gobernuak kontsulta baimendu eta erreferendumaren bidetik egin ahal bada, hobeto. Baina Gobernuak galdeketa egiteari bizkarra ematen badio berdin-berdin egingo dugu".
Erredakzioa
Nahiz eta Estatuko Gobernuak ez baimendu, Artur Mas Generalitateko presidenteak hurrengo legegintzaldian autodeterminazio galdeketa bat egiteko konpromisoa hartu du gaur. Prozesua zehazteko asmoz, hauteskundeen ostean batzartzeko deia egin die alderdi katalan guztiei.
Atzo, aurreratutako hauteskundeak datorren azaroaren 25an ospatuko direla ezagutarazi ostean, Gobernua katalanen autodeterminazio eskubidea oztopatzen saiatzen bada, Masek Estatuari aurre egiteko asmoa duela esan du Parlamentuan egin den politika orokorreko osoko bilkuraren bigarren saioan.
"Ez dugu legearen gainetik jauzi egingo"
"Kontsulta Gobernuak baimendu eta erreferendumaren bidetik egin ahal bada, hobeto. Baina Gobernuak galdeketa egiteari bizkarra ematen badio berdin-berdin egingo dugu", erantzun dio presidenteak Xavier Sabate PSCko parlamentarien taldeko ordezkariari.
Josep Antoni Duran Lleida Unio alderdiko buruzagiak astearte goizean irrati batean egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, bere alderdiak "ez du legaren gainetik jauzi egingo". Masek, ordea, esan du "normalena" legeenganako errespetua duen kontsulta bat egitea izango zela egokiena, baina ezinezkoa bada berdin-berdin egin beharko litzatekeela.
"Edozein kasutan"
"Katalunian azkenengo 300 urteetan ez da horrelakorik gertatu", nabarmendu du presidenteak, eta gonbidapen zuzena helarazi dio PSCri prozesu horretan parte hartu dezan. "Katalunia Estatu bihurtzen bada, hobe, Estatu
Espainiarrarekin dugun dependentzia honek aurrerapen ekonomiko eta sozialen hegoak mozten baitizkigu.