Politika -

Elkarrizketa

Barrenak ez du uste ETAk ezker abertzaleari 'kargu hartu' dionik

Hala ere, ezker abertzalearen buruzagiaren esanetan, "jarduera politikoa beti hobetu daiteke eta beti eutsi behar zaiola izpiritu autokritikoari, umiltasunetik abiatuta".

Pernando Barrena ezker abertzalearen ordezkaria, Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Pernando Barrena ezker abertzalearen ordezkaria, Radio Euskadin.
Barrenak ez du uste ETAren agiria ezker abertzalea ohartarazteko izan denik

00:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena ezker abertzalearen ordezkariak ez du uste ETAk ezker abertzaleari, "bake eta normalizazio prozesuan egindako lanagatik", "kargu hartu" dionik azken agirian.

Barrenak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "jarduera politikoa beti hobetu daiteke eta beti eutsi behar zaio izpiritu autokritikoari, umiltasunetik abiatuta".

"Horren harira, ezker abertzaleak azken urteotan autokritika handia egin duela esango nuke, aldatu egin dela, hobetzeko gogoarekin, tresna garrantzitsua bihurtzeko, baina ez independentzia eta sozialismoa lortzeko bakarrik, baizik eta gatazka politiko eta armatua amaitzeko ere bai", gaineratu du.

Hori dela eta, ez du uste ETAk "kargu hartu" dionik "bake eta normalizazio prozesuan egindako lanagatik", izan ere, "inork ez du zalantzan jartzen egungo egoera soziala eta politikoa oso desberdina dela duela hiru urtekoaren aldean, eta oso harro gaude, hori lortzeko emandako laguntza ezinbestekoa izan delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea