Politika -

OSAKIDETZA

EH Bilduk ohartarazi du Osakidetzak lehen mailako arretaren autonomia eta erabakitzeko gaitasuna galdu dituela

Osakidetzaren egoerari buruzko 150 orriko txostena aurkeztu du astearte honetan koalizio abertzaleak, Osakidetzaren egungo egoera goitik behera aldatu asmoz. Jaurlaritza berriak formetan aldaketa izan duela aitortu badu ere, orain ekintzak behar direla gaineratu du koalizio subiranistak.

Osasun zentro bateko kanpoaldea. EITBren artxiboko irudia
Osasun zentro bateko kanpoaldea. EITBren artxiboko irudia
Osasun zentro bateko kanpoaldea. EITBren artxiboko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritza berriak ehun egun bete dituen egunean bertan aurkeztu du EH Bilduk Osakidetzaren egoerari buruzko txostena, eta, besteak beste, Osakidetzaren bizkarrezurra izan behar lukeen lehen arretak autonomia eta erabakitzeko gaitasuna galdu dituela nabarmendu du koalizio abertzaleak.

Nerea Kortajarena eta Rebeka Ubera legebiltzarkideek astearte honetan emandako prentsaurrekoan adierazi dute urriaren 9rako Jaurlaritzak deituta duen "Osasungintzaren aldeko Itunaren" mahaian defendatuko dituela EH Bilduk azterlanaren ondorioak.

Osakidetzaren egungo egoera goitik behera aldatzeko EH Bilduk egindako 150 orriko diagnosian, besteak beste, jasotzen da gaur-gaurkoz indarrean dauden politikek herritarrei ematen dieten arretan "eragin kaltegarria" dutela.

Uberak nabarmendu duenez, "pertsonal politikak, gobernantzak eta publiko-pribatuaren arteko harremanak ondorio kaltegarriak izan dituzte herritarrek jaso beharreko arretaren kalitatean".

Koalizio abertzalearen arabera, bizkarrezurra izan behar lukeen lehen arretak autonomia galdu du eta osasun mentalak bigarren mailako trataera jaso du. Hala, koalizio abertzaleak uste du sustatzera bideratutako sistema bat beharrezkoa dela.

Diagnosia igandeaz geroztik dago Eusko Jaurlaritzaren esku, eta EH Bilduk nabarmendu du txostena ez dela itxia.

Koalizio abertzalearen aburuz, Imanol Pradalesen Jaurlaritzak formetan aldaketak izan ditu, baina orain ekintzak behar direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasunari buruzko albisteak Politika albisteak Osakidetza Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE gaur Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Osasunari buruzko albisteak Elikadura osasungarriari buruzko albisteak